api 232010

Internet Eskolako eraikuntzera heltzen zaretenea, udari buruzko inkesta bat bete dezakezue, bertan zuen iritzia eskatzen delarik. Betetzea oso erraza da, eta soilik horregatik disko-gogor multimedia baten zozketan sartzen zarete (Toshiba StorE TV – HD 1 TB). Gauza harrigarria!! Ba oso erraza da, bisita bat eginez, inkesta bi minututan betetzen eta Internet Eskolako argibide bulegoan igandeko goizeko ordu bata baino lehen ematen. Eta ez ahaztu hemendikan ibiltzen ordu horretan saria eskuratzeko… Zorte on Internet Eskolako lagun gustiei!!
api 232010

3Dko gidaritza-simulagailua, WII Tennis, eta Trivialeko irabazleen sariak bihar goizeko 12:ooetan emango ditugu. Aldiz, itaunketa zozketako saria igandeko 13.00etan emango dira.
Internet Eskola 2010 Opariak
Trivial TIC
- 1.saria: Ordenagailua Compaq Mini Portátil 110C 1030ss 10.1″”
- 2.saria: IPOD NANO 8 GB – PLATA
- 3.saria: Kamara digitala Canon PowerShot A495- PLATA
WII Tennis
- 1.saria: 2 Bideo Kamara mugikorra Toshiba Camileo S10
- 2.saria: 2 Kamara digitalak Canon PowerShot A495- PLATA
- 3.saria: 2 MP3 Sony Walkman 4 GB
Simulador de Conducción 3D
- 1.saria: Bideo Kamara mugikorra Toshiba Camileo S10
- 2.saria: Kamara digitala Canon PowerShot A495- PLATA
- 3.saria: MP3 Sony Walkman 4 GB
Sorteo Cuestionario
- Disko Gogorra Multimedia Toshiba Store TV-HD 1 TB
api 232010

Trivial txapelketan parte hartu nahi baduzue, gaur arratsaldeko 19:30 arte irekita egongo dela gogoratzen dizuegu.
Teknologiari buruz dauzkagun ezagupenetatik aparte, horretaz gain etxera besapean sari batekin ere bueltatu ahal gara.
api 232010

Open zer…? Ez badakizue zer den jarduera hau eta jakingura badaukazue, Animatu!
Jarduera larunbat honetan goizeko 10:00etan hasiko da, Matías Landaburu Ikastetxeko polikiroldegian. Herrian zehar itsatsita dauden eranskailuak aurkitu behar izango dira GPS baten laguntzaz baliatuz. Eta gaian gehiago sakontzeko, bihar arratsaldean hitzaldi bat egongo da. Oso Interesgarria!
api 232010

Eguerdin Amurrioko Zaraobe Institutuko talde berri batek bizitatuko gaitu. Oraingo honetan 2º DBHko ikasleei tokatu zaie txanda. Atzoko beraien ikaskideei bezala, Biombon antzezlanak grazi asko egin diote. Goizeko gainerako denbora jolasten, nabigatzen eta gidatzen pasatu dira….simulagailua dela eta, noski!
api 232010

Lehen orduan, Etxerako Laguntzako ikastaro batera doazen neska batzuekin hitz egin dugu. Ikasleak (eta irakaslea eurekin), goiz dibertigarri baten bila etorri dira gurera, klasera joan beharrean. Bere irakasleak dioenez, informatikaz jakin behar dute beren irakaskuntzarako eta zein era hobea Internet Eskolara etortzea baino? Gainera, Mario Kart jokoak ikaragarri gustatu zaiela dirudi.
api 232010

Bolante baten aurrean eseritzen gara, eta bertan aldaketa palanka bat eta hiru pedal ditugu. Aurrera begiratzen dugu: autopista batetan gaude… Azeleragailua topera zapaltzen dugu!
Lehiaketa bat antolatu dugu ausartzen denarentzat . Bi pertsona lehiatu ahal diren arren, Asierrek esaten digun bezala, konoen zirkuituan denbora gutxiago egiten duenak, irabaziko du. Sariak egongo dira. Hiru azkarrenentzat!
api 222010

11:45tan Amurrioko Zaraobe institutuko lehenengo DBH-ko ikasleak bisitatzen gaituzte.
Lehenengo 15 minutuko iraupena duen antzezlana“Nork esan dizu?” ikusi ostean, irakaskuntza, 3Dko gidaritza-simulagailua, irratia eta jolasetara pasatuko dira.
Azkenengo hau dirudienez ikasleen arreta gehien jasotzen duena da.
api 222010

Ikasleek bideojokoak nahiago izan arren, batzuk Interneten Ibiltzeko gune librera hurbiltzen dira lagunak agurtzeko Tuentiren bidez…edota marrazkiak egiten dituzte Paint programaren bidez beste lagun batzuei bidaltzeko posta elektronikoz. Kasua da, beraiek esaten duten bezala, ordenagailu batekin ez dago aspertzerik.
api 222010

Beste edizio batzuetako erakarpen izugarria izan da hau. Hala ere, goiz honetan, ez du distiratu ohi bezala. Beharbada ikastetxeetako taldeek Internet Eskolako gune bakoitzean egoteko duten denbora faltagatik izan daiteke. Asteburu honetan seguru, Fernandori (Mindballen monitorea) ez zaiola lana faltako!