Aza 192010

Internet Eskolako ateak gaur 9:30tan ireki dira. Ohea lehenago utzi dutenak San Juan Bosco, Trueba, La Milagrosa eta Alazneko DBH 1. eta 2. mailako ikasleak izan dira.
Egia esan talde hauek interesa haundia jarri dute gune guztietan. El Regato ikastetxearen robotika standa ikusi dute, minulbaliotasun pertsonen hardware eta software berriak ikusiaz. Baina batez ere Mindballekin gozatu dute. Batzuek denbora falta dela eta ezin izan dute parte hartu… baina jakin hemen gaituzuela larunbata eta igandearen ere. Gogoratu doainik dela!
Aza 192010
Zortzi ikastetxetako ikasleek Interneteko segurtasunari buruzko antzerkisketchbat ikusi, gizarte-sare eta bestelako gai interesgarriei buruzko zalantzak argitu eta 2.0 Eskolako ikasgela bat hurbiletik ezagutu ahal izan dute.
Barakaldo, 2010eko azaroaren 19a. Internet Eskolaren bigarren egunean, lehenengoan bezala, Barakaldoko ikastetxeak izan dira protagonista nagusiak.
Hala, zortzi ikastetxetako neska-mutilak inguratu dira Barakaldoko pilotalekura: Alazne, Gurutzeta, San Juan Bosco, Antonio Trueba, Juan Ramon Jimenez, La Milagrosa, Larrea eta El Pilar ikastetxeetakoak, hain zuzen. Atzoko eta gaurko jardunaldietan, guztira, 10 eta 14 urte bitarteko 600 ikaslek parte hartzea aurreikusita dago.
Ikasleak taldeka banatu eta jolasgunea txandaka bisitatu dute. Han, Wii Fit bideojokoaz eta 3Dko gidatze-simulagailuaz gozatu ahal izan dute. Interneti buruzko prestakuntza-hitzaldi batzuetara eta sareko segurtasunari buruzko ¿Quién te lo ha contado” antzerki-sketcharen emanaldira ere joan dira. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak digitalizatzeko abian jarri duen programaren barruko 2.0 Eskolako ikasgela bat hurbiletik ezagutu dute. Horrela, jolasteaz gain, Interneti eta, oro har, teknologia berriei buruz ikasi eta zalantzak argitzeko aukera izan dute.
Aza 192010

Larunbatean Wii Fit lehiaketa bat ospatuko da. Wiia inork baino hobeto menperatzen duzuela uste baduzue, ez zazue gehiago pentsatu eta animatu hemendik pasatzera. Hoberenek sorpresa bat dute eta.
Aza 192010

Arritu gaitu Barakaldoko frontoian zehar telebistako erreportariak Endikaren atzetik ikusi ditugunean. Esklusibaren bat eman al die? Baina ez da hemen geratzen: Aitorrek eta Asierrek ere pate hartu dute Bizkaia Telebistaren kameren aurrean.
Aza 182010

Saiatu Fundazioak, Euskalterekin batera, kirolari buruzko txarla bat antolatu du teknologia berrietan oinarrituta. Saiaturen ustez teknologia berriei esker kirola denontzat izan daiteke eta abantailak jaso behar ditugula minusbaliotasunean laguntzeko.
Chema Alonsok berrikuntza guztiak azaldu dizkigu, protesiak eta gurpil-aulkiak ere. Adibidez, ikusten ez duen korrikalari batek ez luke laguntzailea beharko gaur egun, teknologiari eske sensore batek beteko luke funtzio hau.
Biomekanikaner garrantzia ere aipatu dute, bakoitzaren kirol maila aztertu daiteke horrela bakoitzarentzat hoberena izan daitekeen kirola jarriaz.
Amaitzeko minusbaliotasuna duten bi kirolarik beren esperientzia kontatu digute arlo honetan.
Aza 182010
Eusko Jaurlaritzak, Internet&Euskadi elkarteak, SPRIk, KZguneak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaltelek bultzatutako ekimena Barakaldoko pilotalekuan gauzatuko da.
Barakaldo, 2010eko azaroaren 11. Internet Eskolaren inaugurazio-ekitaldia izan da gaur, Barakaldoko pilotalekuan. Honako hauek parte hartu dute ekitaldian: Elena Perez Herri Administrazioko sailburuordeak, Carlos Fernandez Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol Arloko zinegotzi ordezkariak, Joseba Etxebarria Internet&Euskadi elkarteko presidenteak, Candido Hernandez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariak eta Nerea Lupardo Euskalteleko Erakunde Harremanetarako zuzendariak.
Aurtengo edizioak igandera arte (hilak 21) iraungo du, eta horretan hainbat jarduera antolatu dira Internet mundu guztiarengana hurbiltzeko, batez ere informazio- eta komunikazio-teknologietara iristeko zailtasunik gehien dituen gizarteko sektoreengana. Lau egun hauetan, nahi duten guztiek Interneten nabigatu, erabiltzailearen araberako web interesgarrietan sartu, egunerokotasun-gaiei buruzko hitzaldietara joan edo merkatuan arrakastarik handiena duten jokoez gozatu ahal izango dute. Beraz, jardueraz betetako programa da, eta guztiz doan.
Aza 182010

Langile Batuak eta teknologia berriak
Arratsalde honetan Ana eta William jaso ditugu gurean, Langile Batuak elkartearen izenean. Beraien helburua zailtasun edo mugatuak dauden pertsonak lan munduan murgiltzea da. Agian horregatik dute horrenbesteko interesa teknologia berrien erabilerraztasunean.
Bisitan zehar, nahiz eta ez izan beraientzat erabilgarria, Euskalteleko standean dagoen software eta hardwareak begiratu dituzte eta bertako aurpegia bereizten duen aplikazioa probatu ere.
Gainera, Williamek zioen ez zuela Wii Fit ezagutzen eta ikusi nahi zuela nola funtzionatzen zuen, probatuz eta jokatuz. Adibidez yoga jokua ikusi nahi du… Era berean teknologia berrien abantailak mundu ludikoan azpimarratzen dituzte. Adibidez, Kinect, bideojokoen sistema remotoa Xboxek egina, bertako leloa “Zu zara mandoa” izanik.
Aza 182010

Besteetan bezala, aurten ere joku honek denen garunaren atentzioa deitzeko sormena du, animatu! Aukera Egon denean ikastetxeek gune hau bisitatu dute beren artean jolasteko. Testulki aipatu dutenez “bikaina da!”, eta etxean ez dugunez…
Aza 182010

Kasu honetan Barakaldoko Kultur Etxeek yoga eta tahitsi ikastaroak eskaintzen dituzte, eta euren erabiltzaileek bisita gidatua jaso dute gure Internet Eskolaren instalazioetan. Gure dinamizatzaileei esker arbela digitala ezagutu dute, nola erabiltzen den ikusi, interneti buruz hitz egin dute, 3 dimentsioetan gidatzeko aukera izan dute, eta gauza gehiago ere… Bihar arratsaldean beste talde bat jasoko dugu. Espero dugu gustatu izana!
Aza 182010

Arratsaldeko lehen orduan, gure ateak ireki ditugu LHko 5. mailako Juan Ramón Jiménez eta Gurutzetako ikastetxeak jasotzeko. Erakutsi digute Internet eta ordenagailuen munduan jorratuta dabiltzala, gidatzeko bolantea hartu eta zuzenen gidatzera joan dira… 3d simulatzailean noski!! Eta era beran, interneti buruzko txarla bat jaso dute.