Aza 202010

OpenData eta Irekiari buruzko hitzaldia goizeko 12.30etan izan da, Alberto Ortiz de Zárate izan da hitzaldiaren emailea.
Open Data eta Irekia Eusko Jaurlaritzaren bi proiektu dira, beren xedea herritarrek administrazioarekin parte hartzea da.
Irekiaren helburua portal irekia sortzea da, pertonek iruzkindu dezaken, iritzia eman dezaten eta administrazioaren helburuak ezagutu ditzazten. Horretarako plataforma honetan badago gune bat herritarrek beren ideiak zabaltzeko.
OpenDataren helburua Administrazioaren datuak hiritarei zabaltzea da, hots, hotelen, hondartzen, jatetxeen.. datuak hain zuzen ere.
Aza 192010

Azeleragailua zapaltzeko prest bazaude, larunbatean Internet Eskolara etortzea gomendatzen zaituztegu eta 3d dimentsiotako simulatzaileak gidatzea etorri! Azkarrenek sari bat jasoko dute. Goazen!!
Aza 192010

Leonor eta Lidea ama eta alaba dira, baina gazte gazteak dira barrutik eta ikasteko gogo handi dutenak. Lidiak, amak, jarduera askotan parte hartzen du, beti ere bere alabaz lagunduta. Atzo Internet Eskola bisitatu zuten Kultur Etxeen taldearekin bat eta denetik egin zuten: gidatu zute, arbela digitala probatu, Lidiak ere Wiin jokatu zuen.
Gaur gurera bueltatu dira, hemendik eskertzen dugun ekintza, bai horixe. Eta aipatu digute asteburuan ere hemendik pasako direla. Eskerrik asko etortzearren eta horrelakoak izateagatik!
Aza 192010
Gogorarazten dizuegu bihar larunbatean Open Data eta Irekiari buruz hitzaldiak dituzuela. Administrazio elektronikoari buruz hitz egingo da bertan, etorkizun batean errazago egingo baiditugu dena. Baina aurrena erabilerraztasuna hobetu beharra dago, arazoa onartuz.
Aza 192010

Euskaltelek ere badu bere presentzia Internet Eskolan stand berri batekin: beraiekin teklatu bereziak ikusi ditzazkegu. Gainera probatu dezakegu gure aurpegia ordenagailuan arratoia eta teklatua izatea.
Guzti hau hardware berritu baten esker, teknologia berri hauek biztanlegoari gerturatzea da Euskaltelen helburua.
Aza 192010

Jokoarteko Josebak joko aukera aunitz ditu gure dibertimendurako. Behar den gauza bakarra: gogoa da. Menuan: Guitar Hero Van Halen dugu, Pes 2010 (futbola), Blur (kotxeak), Mario Car, Wii Sports Resorts (yoga, bizikleta, tenisa, etab.), Sega Tennis, Street Fighter IV, Baja (kotxeen lasterketak).
Joku berri guzti hauen artean klasiko bat mantentzen da: Packman, modaz ez dena pasatzen. Josebak dioenez askori gustatzen zaie mugikorrean jokua dutelako.
Aza 192010

Dakigunez, Kzgunea, euskal herri mailan informazio zentruak ditu teknologia berriak erakusteko eta gaur egungo bizitzan guzti hau normalizatzeko.
Irene KzGunearen standean dugu gure zain, berari buruz ditugun kezka guztiak ezabatzeko. KzGunean parte hartzeko egin beharrekoak azalduko dizkigu eta non dugun zentrurik urbilena aipatuko digu ere.
Aza 192010

Gidaketa honetan sexuak berdin du. Hots, neska nahiz mutilek abiaduraz gozatu dute. Baina oso zaila da lehiaketetako kotxe bat mantentzea abiadura horretan. Bestela, esan Alonsori. Dena den, jaki hemen ez dela inor zaurituta aterako. Probatu nahi?
Aza 192010

15etan bisitatu gaituzten txikitxo hauek Larrea eta el Pilar ikastetxeetako 5. mailan daude. Beren adina laburra izan arren, oso jaioak dira honetan: ikasteko eta parte hartzeko gogo handiak dituzte. Beraz hau da zuen inteligentgzia garatzeko gunerik onena. Animatu!
Aza 192010

Goizeko 11.30tan gutxi gora behera Trueba ikastetxeko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak etorri dira. Instalazioan zehar ibili dira, jarduera guztiak ikusiaz. Baina denbora gutxi izan dutelaz kexatu dira azken finean ezin izan dutelako denek Mindballa probatu ezta 3 dimentsioetako gidaketa ikusi. Asteburuan hemen gaituzue jolastu ahal izateko.