Internetek eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan, gune irekia, parte-hartzailea eta ludikoa sortzea da ‘Internet Eskola’ren erronka. SPRIren, KZgunearen, Internet&Euskadiren eta Euskaltelen ekimena da hori, Zarauzko udalarekin lankidetzan abian jarritakoa. Ekimen horretako protagonistak ZU eta Informazioaren Teknologiak izango zarete. Internetek gauza on ugari ditu, eta zuk horiek ezagutzea nahi dugu. Gainera, nahi dituzun galderak egiteko aukera ere izango duzu. Hori guztia, era errazean.

Horretarako, jarduera-programa aberatsa diseinatu dugu, Teknologia Berrien abantailak ezagutzeaz gain dibertitzeko aukera eskainiko dizuna. Besteak beste, gizarte-sareen eta Interneteko segurtasunaren inguruko zalantzak argitu ahalko dituzu; Interneten ibiltzeko aukera izango duzu; eta Trivial IKT lehiaketan parte hartu ahalko duzu, Informazioaren Teknologiei buruzko zure ezagutzak erakusteko. Ez ahaztu, merkatuko jokorik arrakastatsuenak ere bertan izango dituzu.

Jardueren ordutegia

  • Osteguna eta ostirala: 09:30etik 13:30era/15:00etatik 20:00etara
  • Larunbata: 10:00etatik 14:00etara/16:30etik 20:30era
  • Igandea: 10:00etatik 14:00etara

Deskargak

Tokia

Zarautzko Gaztelekua

 

Handitu