Une benetan interesgarria bizitzen ari da Internet, Sarea ezagutzak, esperientziak, bizipenak, informazioa, etab. elkartrukatzeko iturri izatea nahi duten milioika erabiltzaileen jakingurari eta hobekuntzak sartzeko nahiari esker. Aurten berriz ere, posible da Interneteko ekarpenak eta zerbitzuak ezagutzea, tokian bertan egiaztatzeko aukera izatea eta sektoreko profesionalei beti egin nahi izan dizkiezun galderak egin ahal izatea “Intenet Eskola” bidez. Hitzordu hau Internet&Euskadi Elkarteak, SPRIk eta KZguneak antolatuko dute, Amurrioko Udalarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Euskaltelekin elkarlanean.

Lau egunetan zehar, Interneten askatasunez nabigatu, erabiltzailearen adienaren araberako web interesgarrietara sartu, tailerretara joan eta merkatuan eskaririk handiena duten jokoetan aritu ahal izango dira bertaratutakoak. Tailer horiek, besteak beste, honako hauek izango dituzte hizpide: irratiaren bilakaera aro digitalean eta Internet bidezko “mapagintza”. Hori guztia jazoerara egokitutako eta hiritar guztiei irekitako eremu batean.

Jardueren ordutegia

  • Osteguna eta ostirala: 09:30etik 13:30era/15:00etatik 20:00etara
  • Larunbata: 10:00etatik 14:00etara/16:30etik 20:30era
  • Igandea: 10:00etatik 14:00etara

Deskargak

Tokia

Matias Landaburu ikastetxeko kiroldegia