Unai, argazkian agertzen den txikitxoa, Mindballera jokatu eta bere aurkari danak “matxakatu” ditu. Artista bat da!
Sun Magoak Internet Eskolara gerturatutako txikienen algarak lortu ditu.
Etorri zaitez hurrengo saioetara!:
Larunbatean 11.00, 12.00 eta 13.00etan. Arratsaldez 17.00, 18.00 eta 19.00tan.
Igandean 11.00, 12.00 eta 13.00etan.
Mindball-ek gure garuna irakurtzen du. Joku honek gure adimena irakurri eta burmuineko jokaera aztertzen du, gero eta lasaiago egonda irabazlea izango zara. Etorri eta probatu!
Jokotartea jokuen oktagonoa da, gure bisitariek hainbat jokuetara jokatzeko eta disfrutatzeko parada dute bertan. Minutu gutxietan bete egin da!!
Instalazioen kanpokaldean SegWay zirkuitua dago. Bertan, bisitariek SegWay-a gidatu dezakete, bi gurpileko ibilgailu bat, elektrikoa, ekologikoa eta oso isila.
“Lander Caching” GPS-ren bidez bilaketak egiteko jardueran parte hartu duen lehenengo taldea Orokieta eskolako ikasleak izan dira. Gazteek pegatina batzuk bilatu behar zituzten, hauek Gaztelekuaren inguruan gordeak zeuden. Hauek aurkitzeko GPS tresna batetaz eta oharkariaren argibideetaz baliatu dira