San Juan Bosco eta Trueba Internet Eskolan

Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

IMG_7029

San Juan Bosco ikastetxeko eta Trueba ikastetxeko ikasleek goizeko 11.30etan bisitatu gaituzte. DBHko 1 eta 2 mailako gazteek  Biombo taldeko “Nork esan dizu?” antzerkiarekin jaso dute ongi teoría. Jarraian 3d gidaketara, nabigazio askera edo eskola 2.0ko arbela digitaletara joan dira. Azken honek ez du berrikuntza handirik gure talde hauetako gazteentzat, azken finean ohituta daude arbela mota honetara.

Lehen ikastetxeak Barakaldoko Internet Eskolan

Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 020

9:30etan, Alazne ikastetxeko ikasleek bisitatu gaituzte, DBHko 1. eta 2. ikastarokoak. Gehiengoei  ikaragarri gustatu zaie 3d gidaketa stand aeta Mindballa ere gustokoa izan da. Bideojokoen gunea mutilek gehiena erabiltzen dute neskek baino, futbola edo kotxeen karrerak nahiago dituzte. Nesken ordea, Tuenti eta Facebooken konektatzen dira, eta era berean yoga egiten hasi dira Wii Fit cunean.

Internet Eskola 2011 Barakaldon

Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 012

Barakaldon Internet filosofiaren ahotsa iritsa da, izan ere bere biztanlegoaren %70ak interneteko konexioa dute, datu interesgarria honako hau Barakaldon interneteko ezezagutza desagertzen ari denaren seinale.
Xede honekin hiriak lau egun dibertigarri eta bikain pasatzeko parada eskaintzen digu, Internet eta tecnología berriei buruz gehiago ikasteko. Animatzen bazara, gaurtik 21ª arte, igandea, aukera duzu. Barakaldoko frontoian gaituzue zuen zai.
Joku pila bat daude, interneten ibiltzeko 70 ordenagailu, dinamitzaileekin ikasteko aukera, hitzaldiak interneteri buruz… Ez galdu!! Ongi Etorri Internet Eskolara!

Prentsaurrekoa

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

Rueda prensa en Ayuntamiento Barakaldo

Internet Eskola Barakaldon
Ikasi eta ondo pasa Teknologia Berriekin

  • Azaroaren 18tik 22ra bitartean Barakaldes pilotalekuan egingo den ekimena Eusko Jaurlaritzak, Internet&Euskadi elkarteak, SPRIk,Barakaldoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta KZguneak bultzatu dute, Euskaltelekin batera
  • Teknologia Berriak eta desgaitasuna, segurtasuna Interneten, gizarte-sareak edota Open Data eta Irekia programak izango dituzte hizpide hitzaldietan, eta libre nabigatzeko eta jolasteko aukera ere izango da
  • Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak digitalizatzea xede duen Eusko Jaurlaritzaren Eskola 2.0 programak ere izango du tartea Barakaldes pilotalekuan

Barakaldo, 2010eko azaroaren 11a

Azaroaren 18tik 21era bitartean, ostegunetik igandera, egingo da Barakaldon Internet Eskola izeneko ekimenaren aurtengo ekitaldia. Internet biztanle guztiei hurbiltzea helburu duen ekimena duela urte batzuk jarri zen abian, eta hainbat herritan izan ondoren aurten Bizkaiko udalerriak hartuko du.

Lau egunez Teknologia Berriak izango dira jaun eta jabe Barakaldes pilotalekuan. Jolasen eta prestakuntza-saioen bidez, bisitariek Internetek eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izango dituzte eta prestakuntza jasoko dute hainbat gairen inguruan. Ildo horretan, aukera izango dute sareko segurtasunari buruzko zalantzak argitzeko, gizarte-sareek gaur egun duten eraginaren inguruan sakontzeko, eta Teknologia Berriak desgaitasunetara egokitze aldera eman diren pausoak ezagutzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Open Data eta Irekia programak ere izango dira hizpide, “Gobernu irekiaren eredua Euskadin” izenburupean.

Eusko Jaurlaritza, Internet&Euskadi elkartea, SPRI eta KZgunea izan dira Internet Eskola ekitaldiaren antolatzaileak, Barakaldoko Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Euskaltelekin batera. Eten digitala txikiagotzea eta Internet jende guztiari helaraztea da ekimenaren xedea, hau da, helduei zein haurrei, eta batez ere Teknologia Berriak eskura ez dituztenei teknologia hori erabiltzeko aukera eskaintzea.

Internetera konektatutako 70 ordenagailu jarriko dira pilotalekuan, libre nabigatzeko moduan, eta gainera, askotariko biztanle-sektoreentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat Web orriren helbideak eskainiko zaizkie erabiltzaileei. Begirale eta hezitzaile elebidunak arduratuko dira bertaratutakoei laguntzeaz eta haien zalantzak argitzeaz.

Ildo hezitzaile horri jarraituz, ostegunean eta ostiralean ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekimenean. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak digitalizatzea xede duen Eusko Jaurlaritzaren  Eskola 2.0 programa ere ekitaldiko osagaietako bat izango da.

Era berean, ikus-entzule guztientzako hitzaldiak antolatu dira. Horrela, jardunaldiotako lehen egunean, hilaren 18an, ostegunez, “Kirola, desgaitasuna eta teknologia berriak” hitzaldia eskainiko dute 17:30ean. Larunbatean, berriz, 12:30ean Open Data (Eusko Jaurlaritzaren datu publikoen irekiera-ataria) eta Irekia (herritarren eta Administrazioaren arteko zuzeneko komunikazio-kanala) programak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da. Interneten inguruko segurtasunari buruzko zalantzak argituko dituzte bertaratutakoek egun berean 19:00etan egingo den hitzaldian. Igandean 12:30ean, berriz, gizarte-sareak izango dituzte mintzagai.

Standen eremuan honako hauek egongo dira: KZgunea, Euskaltel –desgaituei egokituriko ordenagailuak erakutsiko ditu–, Internet&Euskadi, Euskadigital eta Barakaldoko El Regato Ikastetxea. Ikastetxe horren parte hartzeak First Lego® League (FLL) ekitaldiarekin zerikusia du. Robotikako lehiaketa horrek kirol-ekitaldi baten formatua du, 9 eta 16 urte bitarteko gazteak zientziarekin eta teknologiarekin gozatzera eta hunkitzera animatzeko, berrikuntza- eta sormen-balioak sustatzeko hezkuntza-konpromisoarekin. Innobasquek antolatuko duen FLL Euskadik bere bigarren edizioa izango du datorren abenduaren 11n.  27 euskal taldek parte hartuko dute bertan, horien artean El Regato ikastetxeak. Azken horrek Internet Eskolan lehiaketarako nola prestatzen ari den azalduko du. Momentu honetan talde guztiak beren robotak programatzen eta urteko erronkarako beren proiektu zientifikoak eta teknikoak (biomedikuntzaren ingurukoak) diseinatzen ari dira.

Jolaserako tartea ere izango da Internet Eskolan lau egunotan. Horrela, hiru dimentsioko gidatze-simulagailua, bideo-jokoak, Wii Fit eta ‘Mindball’ izango dituzte eskura bertaratuko direnek. Azken  jolas horretan bi jokalariei sentsoreak jarriko dizkiete buruan, eta burmuinetik iristen diren seinaleen bidez mahai gainean dagoen pilota mugituko dute, aurkariaren eremura iritsi arte. Lasaien arituko dena izango da irabazle. Internet Eskolaren egitarauaren osagarri, pilotalekuaren kanpoaldean Segway zirkuitua jarriko dute (bi gurpildun ibilgailu elektrikoentzat).

Trivial TIC Irabazlea

Orokorra 2 Iruzkin »

Primer Premio Trivial TIC

Irabazlea Internet munduan goiztiar hasi den neskatila bat izan da, hamabi urte baino ez ditu eta bere izena Enara Luengas da. Baina saria bere amak jaso behar izan du, Enarak oraindik ez baitaki irabazlea bera izan dela. Musika Eskolarekin asteburu pasa joan baita eta bakarrik larrialdiko deiak jaso ahal ditu. Bueltatzen  zarenean sorpresa itzela edukiko duzulakoan gaude.

3Dko gidaritza-simulagailu Elkarrizketa

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

Ostegunean eta gaur, ostiralean zehar, Asierrek ekintza honetan parte hartu duten ikasleek egindako denboren notak hartu ditu. Honetako hiru parte-hartzaile bizkorragoak hiru sari irabaziko dute:

  •  “Toshiba Camileo S10” bideokamera mugidor bat
  •  “Canon PowerShot A495” (zilar kolorea) kamera digital bat
  •  Lau Gb-eko “Sony” MP3 Walkman bat

Zuen saria larunbateko hamabietan eskuda dezakezue.

3Dko gidaritza-simulagailua

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

 Conducción 3D

Bolante baten aurrean eseritzen gara, eta bertan aldaketa palanka bat eta hiru pedal ditugu. Aurrera begiratzen dugu: autopista batetan gaude… Azeleragailua topera zapaltzen dugu!
Lehiaketa bat antolatu dugu ausartzen denarentzat . Bi pertsona lehiatu ahal diren arren, Asierrek esaten digun bezala, konoen zirkuituan denbora gutxiago egiten duenak, irabaziko du. Sariak egongo dira. Hiru azkarrenentzat!

Laister arte Internet Eskola!

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

goi panoramika

circuito segway

nabigazioa panoramika

gps panoramika

Mila esker hemendik pasa zareten guztioi eta laister arte!

Arantxak 400Gb-eko memoria irabazi du

Lehiaketak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

arantxa

Arantxa Intxauspe izan da 400Gb-eko memoriaren irabazlea. Oso modu bitxian gertatu da, bera aurkeztu da zenbakia ateratzeko eta kasualitatez berea atera du. Aurtengo loterian joka ezazu Arantxa! Zorionak!

GPSrako ibilaldi birtuala

Zarautz 2009, Dibulgazio-hitzaldiak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

gps

Landher irakaskuntzako Pablo Aldai oharkariak gps baten erabilera azaldu du, txango bat burutzeko bideak zehazten.  Jende aunitz hurbildu da hitzaldira.