urr 312009

Gasteizko 27 urteko Goretti Sanchez izan da TrivialTIC txapelketaren garaile, honi esker etxera Compaq Mini ordenagailua eramango du. Hirutan parte hartu du, hiruetan lehen postuetan geldituz. “Noticias de Álava” egunkarian irakurri omen zuen lehiaketaren berria.
Zorionak Goretti!
urr 302009

Ezequiel Campos 16 urtekoa elkarrizketatu dugu bere adimena inork baina hobeto kontrolatzen duela erakutsi baitigu. Zaila ez dela dio, hoberena burua zurian uztea omen da. 10 aldiz jokatu du bakarrik 3etan galduta.
Mindball jokoa proba dezazuen animatzen zaituztegu.
urr 302009

Ibon Porras eta Brian Vierarekin elkarrizketa bat izan dugu , zarauztar hauek Gran Turismo jokoa goitik behera ezagutzen dutela erakutsi dute, gerturatu diren pertsonen atentzioa deituz. Ordu erdi luze bat zeramaten jokatzen baina nekatu barik. Mitsubishi Evolution IX eta Mitsubishi Eclipse kotxeak erabiltzea gomendatu gaituzte jokua menperatzeko. Internet Eskola gustatu asko gustatu zaie, ideia paregabea dela onartuz.
Mila esker eta jarraitu record gehiagoren bila!