Gaurkoan Sun Magoak trikimailu berriak ditu. Uso bat agertarazten du, eta bere laguntzailearekin bat desagerpen liluragarria burutzen du.

Gaur Internet Eskolaren amaiera da. Gaurko jarduerak gogorarazten dizkizuegu jarraian:
- Sun Magoa: 11:00/12:00/13:00
- Biombo Antzerki Taldea: 11:30/12:30/13:30
- Hitzaldia: “GPSrako ibilaldi birtuala” 12:30etan
- Ez ahaztu Gaztelekuaren gunea, bere joku eta nabigazio askearekin
Gogoratu 14:00etan emango diogula amaiera Internet Eskolari.

Zuek guztioi esker Internet Eskola oso arrakastatsua izaten ari da. Gaurkoz amaitu dugu…
Igandeko ordutegia: 10:00etatik – 14.00tara.

19:00etan burutu berri da sare sozialei buruzko solasaldi bat, batez ere Facebook sareari buruz. Rafa Martinez, oharkariak, bere erabilera, pribatizazio aukerak eta abantailak esplikatu ditu.

Beste urte batez Internet Eskolan Euskadi Digitalen stand-a dugu. Euren helburua teknologia berriak hedatzea eta beren irrati teknologikoa ezaguraztea da.
Informazio gehiago: www.euskadigital.net

Zarauzko alkatea, Jon Urien, gurean izan da. Bere familiarekin bat Internet Eskolan ditugun ekintza guztietan parte hartu du.
Gasteizko 27 urteko Goretti Sanchez izan da TrivialTIC txapelketaren garaile, honi esker etxera Compaq Mini ordenagailua eramango du. Hirutan parte hartu du, hiruetan lehen postuetan geldituz. “Noticias de Álava” egunkarian irakurri omen zuen lehiaketaren berria.
Zorionak Goretti!
TrivialTIC lehiaketaren garaieak hauexek izan dira:
1. saria: Goretti Sanchez. Iñigok Compaq Mini portatila eman dio.
2.saria: Agurtzane Sarasola. Angel Irastorzak bere 8Gb-ko Ipod Nano-a banatu dio
3.saria: Mikel Izeta. Jon Urienek bere kamara digitala berria eman dio
Zorionak denoi eta mila esker parte hartzeagatik!

GPS lehiaketaren irabazleak Salbatore Mitxelena ikastolako lehenengo kurtsoko A gela izan da. Hauek ezin izan dute sariaren bila etorri eta beraien izenean Zarautz-ko udaletxeko zinegotziak jaso du saria.
Wii Tennis txapelketan parte hartutako partaideei sariak banatu berri zaizkie:
1. saria: Aitor Murgoitio eta Iñigo Zulaika
2.saria: Iñigo Godoi eta Santiago Caixedo
3.saria: Unai Cordero eta Adrian Ribeiro