api 242010

Irabazlea Internet munduan goiztiar hasi den neskatila bat izan da, hamabi urte baino ez ditu eta bere izena Enara Luengas da. Baina saria bere amak jaso behar izan du, Enarak oraindik ez baitaki irabazlea bera izan dela. Musika Eskolarekin asteburu pasa joan baita eta bakarrik larrialdiko deiak jaso ahal ditu. Bueltatzen zarenean sorpresa itzela edukiko duzulakoan gaude.
api 232010
Ostegunean eta gaur, ostiralean zehar, Asierrek ekintza honetan parte hartu duten ikasleek egindako denboren notak hartu ditu. Honetako hiru parte-hartzaile bizkorragoak hiru sari irabaziko dute:
- “Toshiba Camileo S10” bideokamera mugidor bat
- “Canon PowerShot A495” (zilar kolorea) kamera digital bat
- Lau Gb-eko “Sony” MP3 Walkman bat
Zuen saria larunbateko hamabietan eskuda dezakezue.
api 232010

Bolante baten aurrean eseritzen gara, eta bertan aldaketa palanka bat eta hiru pedal ditugu. Aurrera begiratzen dugu: autopista batetan gaude… Azeleragailua topera zapaltzen dugu!
Lehiaketa bat antolatu dugu ausartzen denarentzat . Bi pertsona lehiatu ahal diren arren, Asierrek esaten digun bezala, konoen zirkuituan denbora gutxiago egiten duenak, irabaziko du. Sariak egongo dira. Hiru azkarrenentzat!
Aza 12009




Mila esker hemendik pasa zareten guztioi eta laister arte!
Aza 12009

Arantxa Intxauspe izan da 400Gb-eko memoriaren irabazlea. Oso modu bitxian gertatu da, bera aurkeztu da zenbakia ateratzeko eta kasualitatez berea atera du. Aurtengo loterian joka ezazu Arantxa! Zorionak!
Aza 12009

Landher irakaskuntzako Pablo Aldai oharkariak gps baten erabilera azaldu du, txango bat burutzeko bideak zehazten. Jende aunitz hurbildu da hitzaldira.
Aza 12009

Gaurkoan Sun Magoak trikimailu berriak ditu. Uso bat agertarazten du, eta bere laguntzailearekin bat desagerpen liluragarria burutzen du.
Aza 12009

Gaur Internet Eskolaren amaiera da. Gaurko jarduerak gogorarazten dizkizuegu jarraian:
- Sun Magoa: 11:00/12:00/13:00
- Biombo Antzerki Taldea: 11:30/12:30/13:30
- Hitzaldia: “GPSrako ibilaldi birtuala” 12:30etan
- Ez ahaztu Gaztelekuaren gunea, bere joku eta nabigazio askearekin
Gogoratu 14:00etan emango diogula amaiera Internet Eskolari.
urr 312009

Zuek guztioi esker Internet Eskola oso arrakastatsua izaten ari da. Gaurkoz amaitu dugu…
Igandeko ordutegia: 10:00etatik – 14.00tara.
urr 312009

19:00etan burutu berri da sare sozialei buruzko solasaldi bat, batez ere Facebook sareari buruz. Rafa Martinez, oharkariak, bere erabilera, pribatizazio aukerak eta abantailak esplikatu ditu.