Landher irakaskuntzako Pablo Aldai oharkariak gps baten erabilera azaldu du, txango bat burutzeko bideak zehazten. Jende aunitz hurbildu da hitzaldira.

19:00etan burutu berri da sare sozialei buruzko solasaldi bat, batez ere Facebook sareari buruz. Rafa Martinez, oharkariak, bere erabilera, pribatizazio aukerak eta abantailak esplikatu ditu.
Gaur bisitan etorri zaizkigun eskoletako ikasleak “Interneten Segurtasuna” solasaldian parte hartzen ari dira. Solasaldi honekin erakutsi nahi zaiena ikasleei Internet buruarekin erabili behar dela da. Ez zaiola ezagutzen ez dugun norbaiti gure datu pertsonalik eman behar ezta ere beraiekin ikusteko gelditu…
Ikasleak oso gustora egon dira eta arretaz entzun dituzte oharkariaren azalpenak.
Solasaldi honetan oharkariak Interneten bilaketak egiteko jarraitu behar den prozedura zein den azaldu du. Ikasleek oharkariaren azalpenak jakinminez entzun dituzte eta baita parte hartu ere.
