Euskadi Digital

Stand Iruzkinak ezgaituta

img 172

Mikel, Euskadi Digitalen laguntzailea da eta dionez, naiz eta ez pentsa horrela denik irratiak garantís handia jaso duela teknología berriei esker.  Interneti esker irratiak munduko edozein lekutan entzun daitezke, baina gainera, entzuleekin interakzio handi sortuz FM formularekin parekatuta. Mikelek dioenez, “Online den entzuleak gehiago parte hartzen du”, ezin duzu pasiboa izan izarri digitalean.
Euskadi Digital entzun dezakegu, FM bidez edo streaming-nari esker (irratia online), postcastak jaitsiaz edo aplikazioren baten esker.

Euskaltel

Stand Iruzkinak ezgaituta

img 082

Euskaltelek ere badu bere presentzia Internet Eskolan stand berri batekin: beraiekin teklatu bereziak ikusi ditzazkegu. Gainera probatu dezakegu gure  aurpegia ordenagailuan arratoia eta teklatua izatea.
Guzti hau hardware berritu baten esker, teknologia berri hauek biztanlegoari gerturatzea da Euskaltelen helburua.

Kzgunea

Stand Iruzkinak ezgaituta

IMG_7167

Dakigunez, Kzgunea, euskal herri mailan  informazio zentruak ditu teknologia berriak erakusteko eta gaur egungo bizitzan guzti hau normalizatzeko.
Irene KzGunearen standean dugu gure zain, berari buruz ditugun kezka guztiak ezabatzeko. KzGunean parte hartzeko egin beharrekoak azalduko dizkigu eta non dugun zentrurik urbilena aipatuko digu ere.

Ez dago daturik

Orokorra, Orokorra, Stand Iruzkinak ezgaituta

img 227

Langile Batuak eta teknologia berriak

Arratsalde honetan Ana eta William jaso ditugu gurean, Langile Batuak elkartearen izenean. Beraien helburua zailtasun edo mugatuak dauden pertsonak lan munduan murgiltzea da. Agian horregatik dute horrenbesteko interesa teknologia berrien erabilerraztasunean.
Bisitan zehar, nahiz eta ez izan beraientzat erabilgarria, Euskalteleko standean dagoen software eta hardwareak begiratu dituzte eta bertako aurpegia bereizten duen aplikazioa probatu ere.
Gainera, Williamek zioen ez zuela Wii Fit ezagutzen eta ikusi nahi zuela nola funtzionatzen zuen, probatuz eta jokatuz. Adibidez yoga jokua ikusi nahi du… Era berean teknologia berrien abantailak mundu ludikoan azpimarratzen dituzte. Adibidez, Kinect, bideojokoen sistema remotoa Xboxek egina, bertako leloa “Zu zara mandoa” izanik.

“El Regato”ren Robotika

Orokorra, Orokorra, Stand Iruzkinak ezgaituta

img 198

First Lego Leaguerako El Regato ikastetxeak bi proiektu aurkeztu dituzte, horietako bat Internet Eskolan dugu denontzako ikusgai. Abenduaren 11ean Zamudioren aurka jokatuko dute maila autonomikoan.  Eta pasatzen badute maila estatalean ibili beharko dira. Eta bertatik Europa!!!
Proiektua motoreak erabilita sortu behar da, softwarea (kasu honetan NXT Programming) eta Lego fitxak eta balorazioan robotak mugitzeko duen abilezia neurtuko da, begi bionikoak dituen tapeteaz. Era berean proiektu teknikoa burutzen dute, bertan proiektuaren zailtasuna aipatzen da: hau da, nola burutu den, aurkitutako zailtasunak, eta nola bideratu diren ere. Eta azkenik. proiektu zientifikoa aurkezten da, aurten Biomedikuntzari buruz dijoana.
Helburu finala urrunen bidaiatzea da, euren artean sormena eta bidaiatzeko gogo asko dituztelako. Eta horregatik bilatu dute babesle bat, Ediciones Deusto da kasu honetan. Leihaketa honek ez du sari materialik, ezta bidaiak ere ez ditu ordaintzen, baina ikasleen sormena jorratzen du, gogoak areagotuz eta ikasten lagunduz, egunez eguneko arazoetan konponbideak eskainiaz. Eta motibazioa oso altua da: Hiruilabete batean zehar 4 ordu sartu dituzte asteko, atsedenaldi pila eta denbora aske gutxi.
Hemendik zorte handi opa dizuegu Zamudion, dena den, ziur gaude hurrengo mailara bidaiatuko duzuela. Zorte on Josu, Tania, Izaskun, Nacho, Aitor, Iñigo, Andrea, Dani, Maider, Eneko, Sergio, Ainara, Alberto, David Franco eta David Reguilón.