Trueba ikastetxea Barakaldoko frontoian

Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 070

Goizeko 11.30tan gutxi gora behera Trueba ikastetxeko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak etorri dira. Instalazioan zehar ibili dira, jarduera guztiak ikusiaz. Baina denbora gutxi izan dutelaz kexatu dira azken finean ezin izan dutelako denek Mindballa probatu ezta 3 dimentsioetako gidaketa ikusi. Asteburuan hemen gaituzue jolastu ahal izateko.

San Juan Bosco, Trueba, La Milagrosa eta Alazne ikastetxeak

Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 017

Internet Eskolako ateak gaur 9:30tan ireki dira. Ohea lehenago utzi dutenak San Juan Bosco, Trueba, La Milagrosa eta Alazneko DBH 1. eta 2. mailako ikasleak izan dira.
Egia esan talde hauek interesa haundia jarri dute gune guztietan. El Regato ikastetxearen robotika standa ikusi dute, minulbaliotasun pertsonen hardware eta software berriak ikusiaz. Baina batez ere Mindballekin gozatu dute. Batzuek denbora falta dela eta ezin izan dute parte hartu… baina jakin hemen gaituzuela larunbata eta igandearen ere. Gogoratu doainik dela!

Kirola, minusbaliotasuna eta Teknologia Berriak

Dibulgazio-hitzaldiak, Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 257b

Saiatu Fundazioak, Euskalterekin batera, kirolari buruzko txarla bat antolatu du teknologia berrietan oinarrituta. Saiaturen ustez teknologia berriei esker kirola denontzat izan daiteke eta abantailak jaso behar ditugula minusbaliotasunean laguntzeko.
Chema Alonsok berrikuntza guztiak azaldu dizkigu, protesiak eta gurpil-aulkiak ere. Adibidez, ikusten ez duen korrikalari batek ez luke laguntzailea beharko gaur egun,  teknologiari eske sensore batek beteko luke funtzio hau.
Biomekanikaner garrantzia ere aipatu dute, bakoitzaren kirol maila aztertu daiteke horrela bakoitzarentzat hoberena izan daitekeen kirola jarriaz.
Amaitzeko minusbaliotasuna duten bi kirolarik beren esperientzia kontatu digute arlo honetan.

Ez dago daturik

Orokorra, Orokorra, Stand Iruzkinak ezgaituta

img 227

Langile Batuak eta teknologia berriak

Arratsalde honetan Ana eta William jaso ditugu gurean, Langile Batuak elkartearen izenean. Beraien helburua zailtasun edo mugatuak dauden pertsonak lan munduan murgiltzea da. Agian horregatik dute horrenbesteko interesa teknologia berrien erabilerraztasunean.
Bisitan zehar, nahiz eta ez izan beraientzat erabilgarria, Euskalteleko standean dagoen software eta hardwareak begiratu dituzte eta bertako aurpegia bereizten duen aplikazioa probatu ere.
Gainera, Williamek zioen ez zuela Wii Fit ezagutzen eta ikusi nahi zuela nola funtzionatzen zuen, probatuz eta jokatuz. Adibidez yoga jokua ikusi nahi du… Era berean teknologia berrien abantailak mundu ludikoan azpimarratzen dituzte. Adibidez, Kinect, bideojokoen sistema remotoa Xboxek egina, bertako leloa “Zu zara mandoa” izanik.

Mindball

Orokorra, Teknologia eta aisia Iruzkinak ezgaituta

IMG_7084

Besteetan bezala, aurten ere joku honek denen garunaren atentzioa deitzeko sormena du, animatu! Aukera Egon denean ikastetxeek gune hau bisitatu dute beren artean jolasteko. Testulki aipatu dutenez “bikaina da!”, eta etxean ez dugunez…

Barakaldoko Kultur Etxeen erabiltzaileen bisita jaso dugu

Dibulgazio-hitzaldiak, Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 020

Kasu honetan Barakaldoko Kultur Etxeek yoga eta tahitsi ikastaroak eskaintzen dituzte, eta euren erabiltzaileek bisita gidatua jaso dute gure Internet Eskolaren instalazioetan. Gure dinamizatzaileei esker arbela digitala ezagutu dute, nola erabiltzen den ikusi, interneti buruz hitz egin dute, 3 dimentsioetan gidatzeko aukera izan dute, eta gauza gehiago ere… Bihar arratsaldean beste talde bat jasoko dugu. Espero dugu gustatu izana!

Arratsaldea ikastetxekoen txikienentzat da

Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 220

Arratsaldeko lehen orduan, gure ateak ireki ditugu LHko 5. mailako Juan Ramón Jiménez eta Gurutzetako ikastetxeak jasotzeko. Erakutsi digute Internet eta ordenagailuen munduan jorratuta dabiltzala, gidatzeko bolantea hartu eta zuzenen gidatzera joan dira… 3d simulatzailean noski!! Eta era beran, interneti buruzko txarla bat jaso dute.

“El Regato”ren Robotika

Orokorra, Orokorra, Stand Iruzkinak ezgaituta

img 198

First Lego Leaguerako El Regato ikastetxeak bi proiektu aurkeztu dituzte, horietako bat Internet Eskolan dugu denontzako ikusgai. Abenduaren 11ean Zamudioren aurka jokatuko dute maila autonomikoan.  Eta pasatzen badute maila estatalean ibili beharko dira. Eta bertatik Europa!!!
Proiektua motoreak erabilita sortu behar da, softwarea (kasu honetan NXT Programming) eta Lego fitxak eta balorazioan robotak mugitzeko duen abilezia neurtuko da, begi bionikoak dituen tapeteaz. Era berean proiektu teknikoa burutzen dute, bertan proiektuaren zailtasuna aipatzen da: hau da, nola burutu den, aurkitutako zailtasunak, eta nola bideratu diren ere. Eta azkenik. proiektu zientifikoa aurkezten da, aurten Biomedikuntzari buruz dijoana.
Helburu finala urrunen bidaiatzea da, euren artean sormena eta bidaiatzeko gogo asko dituztelako. Eta horregatik bilatu dute babesle bat, Ediciones Deusto da kasu honetan. Leihaketa honek ez du sari materialik, ezta bidaiak ere ez ditu ordaintzen, baina ikasleen sormena jorratzen du, gogoak areagotuz eta ikasten lagunduz, egunez eguneko arazoetan konponbideak eskainiaz. Eta motibazioa oso altua da: Hiruilabete batean zehar 4 ordu sartu dituzte asteko, atsedenaldi pila eta denbora aske gutxi.
Hemendik zorte handi opa dizuegu Zamudion, dena den, ziur gaude hurrengo mailara bidaiatuko duzuela. Zorte on Josu, Tania, Izaskun, Nacho, Aitor, Iñigo, Andrea, Dani, Maider, Eneko, Sergio, Ainara, Alberto, David Franco eta David Reguilón.

Internet Eskolaren inaugurazioa

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

IMG_7051

Elena Perez, Herri Administrazioko sailburuordea, Carlos Fernandez Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol Arloko zinegotzi ordezkaria, Joseba Etxebarria Internet&Euskadi elkarteko presidentea, Candido Hernandez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzako zuzendaria eta Nerea Lupardo Euskalteleko Erakunde Harremanetarako zuzendaria Egon dira jarduera honen inaugurazioan. Goizeko hamaiketan izan da eta une horretan egiten ari ginean etenaldi bat burutu dugu Internet Eskolako kolaboratzaileei entzuteko. Honako honetan ere, Internet Eskolako trenera igotzera animatzen gaituzte, ezagutza handitzeko iturri moduan.

San Juan Bosco eta Trueba Internet Eskolan

Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

IMG_7029

San Juan Bosco ikastetxeko eta Trueba ikastetxeko ikasleek goizeko 11.30etan bisitatu gaituzte. DBHko 1 eta 2 mailako gazteek  Biombo taldeko “Nork esan dizu?” antzerkiarekin jaso dute ongi teoría. Jarraian 3d gidaketara, nabigazio askera edo eskola 2.0ko arbela digitaletara joan dira. Azken honek ez du berrikuntza handirik gure talde hauetako gazteentzat, azken finean ohituta daude arbela mota honetara.