Segurtasuna eta Sare Sozialak

Dibulgazio-hitzaldiak Iruzkinak ezgaituta

img 020

Barakaldoko hiritarren interesa ikusi da asteburuan egindako hitzaldien bertaratzea ikusita. Badirudi segurtasuna eta sare sozialak gai arriskutsua dela, batez ere gurasoak garenean kontutan eduki beharrekoa. Hitzaldiak jendetsuak izan dira eta gaur 12.30tan, sare sozialetaz hitz egin gaituzte.

“Segurtasuna Interneten. Babestu itzazu!” hitzaldia

Dibulgazio-hitzaldiak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

PB205140

Arkaitz eta Aitorrek gurasoei semeak interneten arriskuetatik babesteko tresna desberdinak erakutsiko dizkigute. Zein eratan erabili behar den Internet familia batean azalduko digute ere.
Hitzaldi honek garrantzi handia du batez ere Ostegun eta Ostiralean gazteenei emandako hitzaldiarekin bat datorrelako.
Eta aholku moduan, gogoratu dezagun gure monitoreen esaera: “Gizarte sareetan ez daude lagunik; perfilak daude”.
Hitzaldia arratsaldeko 19etan izango da.

OpenData eta Irekia

Dibulgazio-hitzaldiak Iruzkinak ezgaituta

img 204

OpenData eta Irekiari buruzko hitzaldia goizeko 12.30etan izan da, Alberto Ortiz de Zárate izan da hitzaldiaren emailea.
Open Data eta Irekia Eusko Jaurlaritzaren  bi proiektu dira, beren xedea herritarrek administrazioarekin parte hartzea da.
Irekiaren helburua portal irekia sortzea da, pertonek iruzkindu dezaken, iritzia eman dezaten eta administrazioaren helburuak ezagutu ditzazten. Horretarako plataforma honetan badago gune bat herritarrek beren ideiak zabaltzeko.
OpenDataren helburua Administrazioaren datuak hiritarei zabaltzea da, hots, hotelen, hondartzen, jatetxeen.. datuak hain zuzen ere.

Open Data eta Irekiari buruz hitzaldiak

Dibulgazio-hitzaldiak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

Gogorarazten dizuegu bihar larunbatean Open Data eta Irekiari buruz hitzaldiak dituzuela. Administrazio elektronikoari buruz hitz egingo da bertan, etorkizun batean errazago egingo baiditugu dena. Baina aurrena erabilerraztasuna hobetu beharra dago, arazoa onartuz.

Kirola, minusbaliotasuna eta Teknologia Berriak

Dibulgazio-hitzaldiak, Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 257b

Saiatu Fundazioak, Euskalterekin batera, kirolari buruzko txarla bat antolatu du teknologia berrietan oinarrituta. Saiaturen ustez teknologia berriei esker kirola denontzat izan daiteke eta abantailak jaso behar ditugula minusbaliotasunean laguntzeko.
Chema Alonsok berrikuntza guztiak azaldu dizkigu, protesiak eta gurpil-aulkiak ere. Adibidez, ikusten ez duen korrikalari batek ez luke laguntzailea beharko gaur egun,  teknologiari eske sensore batek beteko luke funtzio hau.
Biomekanikaner garrantzia ere aipatu dute, bakoitzaren kirol maila aztertu daiteke horrela bakoitzarentzat hoberena izan daitekeen kirola jarriaz.
Amaitzeko minusbaliotasuna duten bi kirolarik beren esperientzia kontatu digute arlo honetan.

Barakaldoko Kultur Etxeen erabiltzaileen bisita jaso dugu

Dibulgazio-hitzaldiak, Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 020

Kasu honetan Barakaldoko Kultur Etxeek yoga eta tahitsi ikastaroak eskaintzen dituzte, eta euren erabiltzaileek bisita gidatua jaso dute gure Internet Eskolaren instalazioetan. Gure dinamizatzaileei esker arbela digitala ezagutu dute, nola erabiltzen den ikusi, interneti buruz hitz egin dute, 3 dimentsioetan gidatzeko aukera izan dute, eta gauza gehiago ere… Bihar arratsaldean beste talde bat jasoko dugu. Espero dugu gustatu izana!