Jokoarteko Josebak joko aukera aunitz ditu gure dibertimendurako. Behar den gauza bakarra: gogoa da. Menuan: Guitar Hero Van Halen dugu, Pes 2010 (futbola), Blur (kotxeak), Mario Car, Wii Sports Resorts (yoga, bizikleta, tenisa, etab.), Sega Tennis, Street Fighter IV, Baja (kotxeen lasterketak).
Joku berri guzti hauen artean klasiko bat mantentzen da: Packman, modaz ez dena pasatzen. Josebak dioenez askori gustatzen zaie mugikorrean jokua dutelako.
Ibilgailu ixil eta garbi hauek 6000 euro inguruan balio dute. Beraien benetako erabiltzaileak zentru komertzialetako segurtasun entrepresak dira, golf zelaiak, industrialdeak edo eta lantegi handiak, publizitate banaketa, mugikortasun eskaseko pertsonak, etab. Hala era, Nahiara eta Juanmak esaten duten moduan, ez dira gure eguraldirako aproposak. Beharbada laister aterki bat jarriko diote!
Asier, 3D gidaritzako monitoreak, 3D argazkiak egiten dituen kamera xelebre bat aurkeztu digu. Egia esan, bi argazki egiten ditu non bata bestearengan jartzen diren software berezi baten bitartez. Hori bai, ongi ikusteko, betaurreko tridimensionalak beharrezkoak dira.
Jolas honek, momento batetan izerditan blai jartzen digunak, gaur goizean ikuskizun handia lortu du. Finaleko tentsioa nabaria baitzen. Bisitari asko izan dira jolas honetan parte hartu dutenak, baina hemen ez dago ezer idatzita, ama batzuk beraien seme alabei irabazi zioten aurretik jolas honetan inoiz parte hartu barik.
Argazkian Joseba ikus dezakegu, egun hauetan, lehenengo bere ikastetxearekin eta gero bere kabuz, bisitatu gaituen mutiko bat. Harrigarriena denbora gehien Segway ibilgailu baten gainean pasatu duela izan da, zirkuitu guztia egiten behin eta berriz. Gaur arratsaldean edo bihar goizean amen itxoiten dizugu!
Beste edizio batzuetako erakarpen izugarria izan da hau. Hala ere, goiz honetan, ez du distiratu ohi bezala. Beharbada ikastetxeetako taldeek Internet Eskolako gune bakoitzean egoteko duten denbora faltagatik izan daiteke. Asteburu honetan seguru, Fernandori (Mindballen monitorea) ez zaiola lana faltako!
6º, 5º, 1ºgo Dbh-ko 100 ikasleei, harrera eman diegu Aresketa Ikastolakoei. Biombo taldearen “Nork esan dizu?” antzezlana ikusi ostean, jarraian zenbait taldetan zatitu dira tailer desberdinak egiteko asmoz; irakaskuntza tailerra, 3D gidatzea tailerra, irrati tailerra eta jolasak.