Unai, argazkian agertzen den txikitxoa, Mindballera jokatu eta bere aurkari danak “matxakatu” ditu. Artista bat da!
Goizeko 10:00etatik 14:00 ak arte Internet Eskolako trena martxan egongo da, Udaletxeko plazatik polikiroldegiraino ibilbidea behin eta berriro eginez. Ez galdu trena eta bisitatu gaitzazu.

Ia denok ezagutzen dugu Kzgunea, dohan TIC-etan irakasten gaituen euskal zentru sarea (Komunikazio eta Informazioa Teknologiak). Urte honetan ere, Internet Eskolan berriz ere agertu nahi izan du, Irenen bitartez, non gure zalantza guztiak erantzungo dituen kurtsoei buruz, inskripzioak, IT txartela, etab.

Jolas honek, momento batetan izerditan blai jartzen digunak, gaur goizean ikuskizun handia lortu du. Finaleko tentsioa nabaria baitzen. Bisitari asko izan dira jolas honetan parte hartu dutenak, baina hemen ez dago ezer idatzita, ama batzuk beraien seme alabei irabazi zioten aurretik jolas honetan inoiz parte hartu barik.

Argazkian Joseba ikus dezakegu, egun hauetan, lehenengo bere ikastetxearekin eta gero bere kabuz, bisitatu gaituen mutiko bat. Harrigarriena denbora gehien Segway ibilgailu baten gainean pasatu duela izan da, zirkuitu guztia egiten behin eta berriz. Gaur arratsaldean edo bihar goizean amen itxoiten dizugu!

Aquí en Internet Eskola ya no nos sorprendemos de nada… Si no hay barreras de edad para manejar un ordenador o un videojuego, los animales también pueden. Os presentamos a Su, un perrito de tan sólo 3 meses que ya aporrea los teclados del ordenador. ¡Ahí es nada!
Internet Eskolan ez gara ezertaz harritzen…Ez dago mugarik ordenagailu bat edo bideojokoa erabiltzeko, animaliek ere ahal dute. Su aurkezten dizuegu, 3 hilabete dituen txakurtxo bat non dagoeneko ordenagailuko teklatuarekin martxan hasi dena.

Gaurko ezusteko handiena Trivial TIC lehiaketako bigarren irabazlea izan da. Zorionekoa Obdulia Sastre, Aretako 71 urteko “gaztetxo” bat. Hori bai, bere Amurrioko iloben laguntzarekin izan dela onartzen du.

WII Tennis, Trivial TIC eta 3Dko Gidaritza-Simulagailuko Sari Banaketa
12:00etan gutxi gora behera iritsi da askok eta askok itxoiten egon diren momentua: Trivial TIC, 3Dko gidaritza-simulagailua eta WII Tenniseko sari banaketa.
Lehenak Amurrioko alkate jaunak banatu ditu, Pablo Isasik hain zuzen ere, bigarren izan direnen sariak Jesus Aizkorbe Euskaltel Euskadi Fundazioko kideak banatu ditu eta hirugarrenak Javier Ondarra Internet Euskadiko zuzendariak. Azken hau Internet Eskola bultzatzen duen erakundea izanik.
Trivial TIC irabazleak:
- 1. saria: Enara Luengas Álvarez
- 2.saria: Obdulia Sastre Muñoz
- 3.saria: Jonathan López
Zorionak!!
3Dko gidaritza-simulagailuko Irabazleak
Kono-kirkuituan azkarrenak izan direnei sariak:
- 1.saria: Iker García
- 2.saria: Eneko Bonilla
- 3.saria: Adrián Rodríguez
Zorionak eta kontuz abiadurarekin!!
WII Tennisean erraketekin trebetasun handien erakutsi duten bikoteak:
- 1.saria: Unai Corredor, Aimar Castaño
- 2.saria: Mikel Sobrevilla, Mikel Jon Lara
- 3.saria: Jonathan Gallego, Josu Navaridas

WII Tenniseko finala gori-gorian dago. Izugarrizko oihuak entzuten ari gara batzuk irabazi egin dutelako eta besteak ordea galdu, baina jolasa horrelakoa da! Zortzi bikote disputan ari dira final-laurdenak eta final-erdiak jolasten, azken bi bikote gelditu arte…Nork izabaziko du? Aurki jakingo dugu.
Egun zoragarri batekin jaiki gara, bikaina Internet Eskolara etortzeko. Goizeko 10:00etan ireki ditugu ateak eta neska-mutil talde bat arrapaladan sartu da. Denek nahi dute izan lehenak beraien joko gogokoenetan parte hartzen eta interneten nabigatzen. Gainera, polikiroldegitik zerura begiratu eta globo aerostatiko bat ikusi ahal izan dugu hegaz. Eguna ezin izan da hobetu hasi.