Aza 212010

Besteetan bezala honako honetan ere segurtasun talde bat izan dugu, gainera jateko gomendazio egokiak egin dizkigutenak.
Baina era berean eskertu nahi dugu Albertoren jarrera erosoa, frontoiaren mantenuko gizonarena hain zuzen ere. Mila esker, oso ondo zaindu gaituzue!
Aza 182010

9:30etan, Alazne ikastetxeko ikasleek bisitatu gaituzte, DBHko 1. eta 2. ikastarokoak. Gehiengoei ikaragarri gustatu zaie 3d gidaketa stand aeta Mindballa ere gustokoa izan da. Bideojokoen gunea mutilek gehiena erabiltzen dute neskek baino, futbola edo kotxeen karrerak nahiago dituzte. Nesken ordea, Tuenti eta Facebooken konektatzen dira, eta era berean yoga egiten hasi dira Wii Fit cunean.
api 252010

Ibilgailu ixil eta garbi hauek 6000 euro inguruan balio dute. Beraien benetako erabiltzaileak zentru komertzialetako segurtasun entrepresak dira, golf zelaiak, industrialdeak edo eta lantegi handiak, publizitate banaketa, mugikortasun eskaseko pertsonak, etab. Hala era, Nahiara eta Juanmak esaten duten moduan, ez dira gure eguraldirako aproposak. Beharbada laister aterki bat jarriko diote!
api 252010

Asier, 3D gidaritzako monitoreak, 3D argazkiak egiten dituen kamera xelebre bat aurkeztu digu. Egia esan, bi argazki egiten ditu non bata bestearengan jartzen diren software berezi baten bitartez. Hori bai, ongi ikusteko, betaurreko tridimensionalak beharrezkoak dira.
api 252010

4 egun hauetan zehar zuen inkestak batzen aritu gara, beraien zenbakiak zozketarako erabili ditugunak. Eta irabazlea Oihane García izan da. Zorionak! Zure zortearekin Multimedia Disko Gogor bat lortu duzu. Seguru zoratuko zaituela!
api 252010

Internet Eskolan ez ditugu teknologia berriak bakarrik… Gezurra dirudi arren, gauza batzuk ez dute Internet behar funtzionatzeko; Sun magoaren magiaren kasuan adibidez. Bere eskuek eta makilatxoak ez dute Internetera konektatu beharrik izugarrizko trikimailuak egiteko eta era guztietako publikoa erakartzeko. Usoak ere bere “klabe magikotik” bidaiatu du.
api 252010

Audiomic enpresako Pablo eta Hectorri eskertu behar diegu, egun hauetan ez izatea beheraldi momentu bat ere. Beraiek arduratzen dira goiza alaitzen eta arratsaldeak girotzen primerako musika jarriz, publiko guztiei zuzendua. Bai, dantzatzeko gogoak jartzen zaizkigu!
api 252010

Unai, argazkian agertzen den txikitxoa, Mindballera jokatu eta bere aurkari danak “matxakatu” ditu. Artista bat da!
api 252010

Goizeko 10:00etatik 14:00 ak arte Internet Eskolako trena martxan egongo da, Udaletxeko plazatik polikiroldegiraino ibilbidea behin eta berriro eginez. Ez galdu trena eta bisitatu gaitzazu.
api 242010

Jolas honek, momento batetan izerditan blai jartzen digunak, gaur goizean ikuskizun handia lortu du. Finaleko tentsioa nabaria baitzen. Bisitari asko izan dira jolas honetan parte hartu dutenak, baina hemen ez dago ezer idatzita, ama batzuk beraien seme alabei irabazi zioten aurretik jolas honetan inoiz parte hartu barik.