
4 egun hauetan zehar zuen inkestak batzen aritu gara, beraien zenbakiak zozketarako erabili ditugunak. Eta irabazlea Oihane García izan da. Zorionak! Zure zortearekin Multimedia Disko Gogor bat lortu duzu. Seguru zoratuko zaituela!

4 egun hauetan zehar zuen inkestak batzen aritu gara, beraien zenbakiak zozketarako erabili ditugunak. Eta irabazlea Oihane García izan da. Zorionak! Zure zortearekin Multimedia Disko Gogor bat lortu duzu. Seguru zoratuko zaituela!

Gaurko ezusteko handiena Trivial TIC lehiaketako bigarren irabazlea izan da. Zorionekoa Obdulia Sastre, Aretako 71 urteko “gaztetxo” bat. Hori bai, bere Amurrioko iloben laguntzarekin izan dela onartzen du.

WII Tennis, Trivial TIC eta 3Dko Gidaritza-Simulagailuko Sari Banaketa
12:00etan gutxi gora behera iritsi da askok eta askok itxoiten egon diren momentua: Trivial TIC, 3Dko gidaritza-simulagailua eta WII Tenniseko sari banaketa.
Lehenak Amurrioko alkate jaunak banatu ditu, Pablo Isasik hain zuzen ere, bigarren izan direnen sariak Jesus Aizkorbe Euskaltel Euskadi Fundazioko kideak banatu ditu eta hirugarrenak Javier Ondarra Internet Euskadiko zuzendariak. Azken hau Internet Eskola bultzatzen duen erakundea izanik.
Trivial TIC irabazleak:
Zorionak!!
3Dko gidaritza-simulagailuko Irabazleak
Kono-kirkuituan azkarrenak izan direnei sariak:
Zorionak eta kontuz abiadurarekin!!
WII Tennisean erraketekin trebetasun handien erakutsi duten bikoteak:

WII Tenniseko finala gori-gorian dago. Izugarrizko oihuak entzuten ari gara batzuk irabazi egin dutelako eta besteak ordea galdu, baina jolasa horrelakoa da! Zortzi bikote disputan ari dira final-laurdenak eta final-erdiak jolasten, azken bi bikote gelditu arte…Nork izabaziko du? Aurki jakingo dugu.

Internet Eskolako eraikuntzera heltzen zaretenea, udari buruzko inkesta bat bete dezakezue, bertan zuen iritzia eskatzen delarik. Betetzea oso erraza da, eta soilik horregatik disko-gogor multimedia baten zozketan sartzen zarete (Toshiba StorE TV – HD 1 TB). Gauza harrigarria!! Ba oso erraza da, bisita bat eginez, inkesta bi minututan betetzen eta Internet Eskolako argibide bulegoan igandeko goizeko ordu bata baino lehen ematen. Eta ez ahaztu hemendikan ibiltzen ordu horretan saria eskuratzeko… Zorte on Internet Eskolako lagun gustiei!!

3Dko gidaritza-simulagailua, WII Tennis, eta Trivialeko irabazleen sariak bihar goizeko 12:ooetan emango ditugu. Aldiz, itaunketa zozketako saria igandeko 13.00etan emango dira.
Internet Eskola 2010 Opariak
Trivial TIC
WII Tennis
Simulador de Conducción 3D
Sorteo Cuestionario

Trivial txapelketan parte hartu nahi baduzue, gaur arratsaldeko 19:30 arte irekita egongo dela gogoratzen dizuegu.
Teknologiari buruz dauzkagun ezagupenetatik aparte, horretaz gain etxera besapean sari batekin ere bueltatu ahal gara.