Besteetan bezala honako honetan ere segurtasun talde bat izan dugu, gainera jateko gomendazio egokiak egin dizkigutenak.
Baina era berean eskertu nahi dugu Albertoren jarrera erosoa, frontoiaren mantenuko gizonarena hain zuzen ere. Mila esker, oso ondo zaindu gaituzue!
Tresna hau geroz eta gehiago instalatzen ari da gaur egungo geletan. Nahiz eta oraindik ez den Portu %100ean jartzea, instituzioen helburua hori da.
Abantaila Hajek gabe ikasi ez dugunontzat, arbela digitala edo Eskola 2.0 delakoa, ordenagailu portátil bat da, hauxe proiektore batetara konektaturik egonda, eta pantaila taktila izanik. Era honetan irakasleak egiten duena ikasleek era oso egokian jarraitzen dute.
Jokoarteko Josebak joko aukera aunitz ditu gure dibertimendurako. Behar den gauza bakarra: gogoa da. Menuan: Guitar Hero Van Halen dugu, Pes 2010 (futbola), Blur (kotxeak), Mario Car, Wii Sports Resorts (yoga, bizikleta, tenisa, etab.), Sega Tennis, Street Fighter IV, Baja (kotxeen lasterketak).
Joku berri guzti hauen artean klasiko bat mantentzen da: Packman, modaz ez dena pasatzen. Josebak dioenez askori gustatzen zaie mugikorrean jokua dutelako.
9:30etan, Alazne ikastetxeko ikasleek bisitatu gaituzte, DBHko 1. eta 2. ikastarokoak. Gehiengoei ikaragarri gustatu zaie 3d gidaketa stand aeta Mindballa ere gustokoa izan da. Bideojokoen gunea mutilek gehiena erabiltzen dute neskek baino, futbola edo kotxeen karrerak nahiago dituzte. Nesken ordea, Tuenti eta Facebooken konektatzen dira, eta era berean yoga egiten hasi dira Wii Fit cunean.
Ibilgailu ixil eta garbi hauek 6000 euro inguruan balio dute. Beraien benetako erabiltzaileak zentru komertzialetako segurtasun entrepresak dira, golf zelaiak, industrialdeak edo eta lantegi handiak, publizitate banaketa, mugikortasun eskaseko pertsonak, etab. Hala era, Nahiara eta Juanmak esaten duten moduan, ez dira gure eguraldirako aproposak. Beharbada laister aterki bat jarriko diote!
Asier, 3D gidaritzako monitoreak, 3D argazkiak egiten dituen kamera xelebre bat aurkeztu digu. Egia esan, bi argazki egiten ditu non bata bestearengan jartzen diren software berezi baten bitartez. Hori bai, ongi ikusteko, betaurreko tridimensionalak beharrezkoak dira.
Gaur 12:30etan Gizarte Sareei buruzko hitzaldira hurbildu gara. Aitorrek Tuienti eta Facebookari buruz hitz egin gaitu. Sare hauek ez dira gure artean komunikatzeko eta dibertitzeko bakarrik, badituzte arrisku batzuk ere, datu pertsonalak sartzen ditugulako.
4 egun hauetan zehar zuen inkestak batzen aritu gara, beraien zenbakiak zozketarako erabili ditugunak. Eta irabazlea Oihane García izan da. Zorionak! Zure zortearekin Multimedia Disko Gogor bat lortu duzu. Seguru zoratuko zaituela!
Internet Eskolan ez ditugu teknologia berriak bakarrik… Gezurra dirudi arren, gauza batzuk ez dute Internet behar funtzionatzeko; Sun magoaren magiaren kasuan adibidez. Bere eskuek eta makilatxoak ez dute Internetera konektatu beharrik izugarrizko trikimailuak egiteko eta era guztietako publikoa erakartzeko. Usoak ere bere “klabe magikotik” bidaiatu du.
Audiomic enpresako Pablo eta Hectorri eskertu behar diegu, egun hauetan ez izatea beheraldi momentu bat ere. Beraiek arduratzen dira goiza alaitzen eta arratsaldeak girotzen primerako musika jarriz, publiko guztiei zuzendua. Bai, dantzatzeko gogoak jartzen zaizkigu!