“El Regato”ren Robotika

Orokorra, Orokorra, Stand Utzi zure iruzkina

img 198

First Lego Leaguerako El Regato ikastetxeak bi proiektu aurkeztu dituzte, horietako bat Internet Eskolan dugu denontzako ikusgai. Abenduaren 11ean Zamudioren aurka jokatuko dute maila autonomikoan.  Eta pasatzen badute maila estatalean ibili beharko dira. Eta bertatik Europa!!!
Proiektua motoreak erabilita sortu behar da, softwarea (kasu honetan NXT Programming) eta Lego fitxak eta balorazioan robotak mugitzeko duen abilezia neurtuko da, begi bionikoak dituen tapeteaz. Era berean proiektu teknikoa burutzen dute, bertan proiektuaren zailtasuna aipatzen da: hau da, nola burutu den, aurkitutako zailtasunak, eta nola bideratu diren ere. Eta azkenik. proiektu zientifikoa aurkezten da, aurten Biomedikuntzari buruz dijoana.
Helburu finala urrunen bidaiatzea da, euren artean sormena eta bidaiatzeko gogo asko dituztelako. Eta horregatik bilatu dute babesle bat, Ediciones Deusto da kasu honetan. Leihaketa honek ez du sari materialik, ezta bidaiak ere ez ditu ordaintzen, baina ikasleen sormena jorratzen du, gogoak areagotuz eta ikasten lagunduz, egunez eguneko arazoetan konponbideak eskainiaz. Eta motibazioa oso altua da: Hiruilabete batean zehar 4 ordu sartu dituzte asteko, atsedenaldi pila eta denbora aske gutxi.
Hemendik zorte handi opa dizuegu Zamudion, dena den, ziur gaude hurrengo mailara bidaiatuko duzuela. Zorte on Josu, Tania, Izaskun, Nacho, Aitor, Iñigo, Andrea, Dani, Maider, Eneko, Sergio, Ainara, Alberto, David Franco eta David Reguilón.

Iruzkinak itxita daude.