Internet Eskolaren lehen egunetan Barakaldoko ikastetxeak izan dira protagonista

Notas de prensa Utzi zure iruzkina

Zortzi ikastetxetako ikasleek Interneteko segurtasunari buruzko antzerkisketchbat ikusi, gizarte-sare eta bestelako gai interesgarriei buruzko zalantzak argitu eta 2.0 Eskolako ikasgela bat hurbiletik ezagutu ahal izan dute.
Barakaldo, 2010eko azaroaren 19a. Internet Eskolaren bigarren egunean, lehenengoan bezala, Barakaldoko ikastetxeak izan dira protagonista nagusiak.
Hala, zortzi ikastetxetako neska-mutilak inguratu dira Barakaldoko pilotalekura: Alazne, Gurutzeta, San Juan Bosco, Antonio Trueba, Juan Ramon Jimenez, La Milagrosa, Larrea eta El Pilar ikastetxeetakoak, hain zuzen. Atzoko eta gaurko jardunaldietan, guztira, 10 eta 14 urte bitarteko 600 ikaslek parte hartzea aurreikusita dago.
Ikasleak taldeka banatu eta jolasgunea txandaka bisitatu dute. Han, Wii Fit bideojokoaz eta 3Dko gidatze-simulagailuaz gozatu ahal izan dute. Interneti buruzko prestakuntza-hitzaldi batzuetara eta sareko segurtasunari buruzko ¿Quién te lo ha contado” antzerki-sketcharen emanaldira ere joan dira. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak digitalizatzeko abian jarri duen programaren barruko 2.0 Eskolako ikasgela bat hurbiletik ezagutu dute. Horrela, jolasteaz gain, Interneti eta, oro har, teknologia berriei buruz ikasi eta zalantzak argitzeko aukera izan dute.

Iruzkinak itxita daude.