Barakaldoko Internet Eskolak bisitari gehien bereganatu dituen eguna izan da gaurkoa

Notas de prensa Utzi zure iruzkina

Barakaldoko pilotalekuan bi dibulgazio-hitzaldi izan dira: lehenengoan, Eusko Jaurlaritzaren Open Data eta Irekia programak ezagutarazi dituzte eta, bigarrenean, arratsaldean, Interneteko segurtasuna izan da hizpide.
Barakaldo, 2010eko azaroaren 20a. Internet Eskolak hirugarren eguna bete du gaur, eta ekitaldietara inguratutako bisitari kopuru handia izan da aipagarriena.
Antolatutako jarduera-programa zabalaz gozatu ahal izan dute bisitariek, eta, horri esker, teknologia berrien abantailak ezagutzeaz gain, ondo pasatzeko aukera ere izan dute.
Dibulgazio-hitzaldien zikloa publiko guztiari irekita dago. Gaurkoan, Open Data (Eusko Jaurlaritzako datu publikoak ezagutarazteko ataria) eta Irekia (herritarren eta administrazioaren arteko komunikazio-kanala) programak ezagutarazteko hitzaldiarekin hasi da, “Euskadiko gobernu irekiaren eredua” izenburupean.
Arratsaldean, berriz, Interneteko segurtasunaren gaiari heldu diote, “Protégeles” izenburuko hitzaldiarekin. Hitzaldien zikloa bihar amaituko da, gizarte-sareei buruzkoarekin.
Azkenik, azpimarratzekoa da programako hiru ekitaldik sorrarazitako ikusmira: “Mindball” burua irakurtzeko jokoak, 3Dko gidatze-simulagailuak eta Segway zirkuituak.

Iruzkinak itxita daude.