Internet Eskolako jardueren inaugurazio-ekitaldia

Notas de prensa Utzi zure iruzkina

Eusko Jaurlaritzak, Internet&Euskadi elkarteak, SPRIk, KZguneak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaltelek bultzatutako ekimena Barakaldoko pilotalekuan gauzatuko da.

Barakaldo, 2010eko azaroaren 11. Internet Eskolaren inaugurazio-ekitaldia izan da gaur, Barakaldoko pilotalekuan. Honako hauek parte hartu dute ekitaldian: Elena Perez Herri Administrazioko sailburuordeak, Carlos Fernandez Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol Arloko zinegotzi ordezkariak, Joseba Etxebarria Internet&Euskadi elkarteko presidenteak, Candido Hernandez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariak eta Nerea Lupardo Euskalteleko Erakunde Harremanetarako zuzendariak.
Aurtengo edizioak igandera arte (hilak 21) iraungo du, eta horretan hainbat jarduera antolatu dira Internet mundu guztiarengana hurbiltzeko, batez ere informazio- eta komunikazio-teknologietara iristeko zailtasunik gehien dituen gizarteko sektoreengana. Lau egun hauetan, nahi duten guztiek Interneten nabigatu, erabiltzailearen araberako web interesgarrietan sartu, egunerokotasun-gaiei buruzko hitzaldietara joan edo merkatuan arrakastarik handiena duten jokoez gozatu ahal izango dute. Beraz, jardueraz betetako programa da, eta guztiz doan.

Iruzkinak itxita daude.