3d gidaketaren lehiaketa

Elkarrizketak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 089

Azeleragailua zapaltzeko prest bazaude, larunbatean Internet Eskolara etortzea gomendatzen zaituztegu eta 3d dimentsiotako simulatzaileak gidatzea etorri!  Azkarrenek sari bat jasoko dute. Goazen!!

Abilezia handiko bi emakume

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 027

Leonor eta Lidea ama eta alaba dira, baina gazte gazteak dira barrutik eta ikasteko gogo handi dutenak. Lidiak, amak, jarduera askotan parte hartzen du, beti ere bere alabaz lagunduta. Atzo Internet Eskola bisitatu zuten Kultur Etxeen taldearekin bat eta denetik egin zuten: gidatu zute, arbela digitala probatu, Lidiak ere Wiin jokatu zuen.
Gaur gurera bueltatu dira, hemendik eskertzen dugun ekintza, bai horixe. Eta aipatu digute asteburuan ere hemendik pasako direla. Eskerrik asko etortzearren eta horrelakoak izateagatik!

Open Data eta Irekiari buruz hitzaldiak

Dibulgazio-hitzaldiak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

Gogorarazten dizuegu bihar larunbatean Open Data eta Irekiari buruz hitzaldiak dituzuela. Administrazio elektronikoari buruz hitz egingo da bertan, etorkizun batean errazago egingo baiditugu dena. Baina aurrena erabilerraztasuna hobetu beharra dago, arazoa onartuz.

Euskaltel

Stand Iruzkinak ezgaituta

img 082

Euskaltelek ere badu bere presentzia Internet Eskolan stand berri batekin: beraiekin teklatu bereziak ikusi ditzazkegu. Gainera probatu dezakegu gure  aurpegia ordenagailuan arratoia eta teklatua izatea.
Guzti hau hardware berritu baten esker, teknologia berri hauek biztanlegoari gerturatzea da Euskaltelen helburua.

Bideojokoak

Teknologia eta aisia Iruzkinak ezgaituta

img 097

Jokoarteko Josebak joko aukera aunitz ditu gure dibertimendurako. Behar den gauza bakarra: gogoa da. Menuan: Guitar Hero Van Halen dugu,  Pes 2010 (futbola), Blur (kotxeak), Mario Car, Wii Sports Resorts (yoga, bizikleta, tenisa, etab.), Sega Tennis, Street Fighter IV, Baja (kotxeen lasterketak).
Joku berri guzti hauen artean klasiko bat mantentzen da: Packman, modaz ez dena pasatzen. Josebak dioenez askori gustatzen zaie mugikorrean jokua dutelako.

Kzgunea

Stand Iruzkinak ezgaituta

IMG_7167

Dakigunez, Kzgunea, euskal herri mailan  informazio zentruak ditu teknologia berriak erakusteko eta gaur egungo bizitzan guzti hau normalizatzeko.
Irene KzGunearen standean dugu gure zain, berari buruz ditugun kezka guztiak ezabatzeko. KzGunean parte hartzeko egin beharrekoak azalduko dizkigu eta non dugun zentrurik urbilena aipatuko digu ere.

3D gidaketa

Teknologia eta aisia Iruzkinak ezgaituta

img 090

Gidaketa honetan sexuak berdin du. Hots, neska nahiz mutilek abiaduraz gozatu dute. Baina oso zaila da lehiaketetako kotxe bat mantentzea abiadura horretan. Bestela, esan Alonsori. Dena den, jaki hemen ez dela inor zaurituta aterako. Probatu nahi?

Larrea eta El Pilar ikastetxeko LHko 5. maila

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 041

15etan bisitatu gaituzten txikitxo hauek Larrea eta el Pilar ikastetxeetako 5. mailan daude. Beren adina laburra izan arren, oso jaioak dira honetan: ikasteko eta parte hartzeko gogo handiak dituzte. Beraz hau da zuen inteligentgzia garatzeko gunerik onena. Animatu!

Trueba ikastetxea Barakaldoko frontoian

Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 070

Goizeko 11.30tan gutxi gora behera Trueba ikastetxeko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak etorri dira. Instalazioan zehar ibili dira, jarduera guztiak ikusiaz. Baina denbora gutxi izan dutelaz kexatu dira azken finean ezin izan dutelako denek Mindballa probatu ezta 3 dimentsioetako gidaketa ikusi. Asteburuan hemen gaituzue jolastu ahal izateko.

San Juan Bosco, Trueba, La Milagrosa eta Alazne ikastetxeak

Orokorra, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

img 017

Internet Eskolako ateak gaur 9:30tan ireki dira. Ohea lehenago utzi dutenak San Juan Bosco, Trueba, La Milagrosa eta Alazneko DBH 1. eta 2. mailako ikasleak izan dira.
Egia esan talde hauek interesa haundia jarri dute gune guztietan. El Regato ikastetxearen robotika standa ikusi dute, minulbaliotasun pertsonen hardware eta software berriak ikusiaz. Baina batez ere Mindballekin gozatu dute. Batzuek denbora falta dela eta ezin izan dute parte hartu… baina jakin hemen gaituzuela larunbata eta igandearen ere. Gogoratu doainik dela!