Zaraobe Institutuak bisitatzen gaitu

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

Instituto Zaraobe

11:45tan Amurrioko Zaraobe institutuko lehenengo DBH-ko ikasleak bisitatzen gaituzte.
Lehenengo 15 minutuko iraupena duen antzezlana“Nork esan dizu?” ikusi ostean, irakaskuntza, 3Dko gidaritza-simulagailua, irratia eta jolasetara pasatuko dira.
Azkenengo hau dirudienez  ikasleen arreta gehien jasotzen duena da.

Interneten Ibiltzeko gune librea

Interneten ibiltzeko gune librea Iruzkinak ezgaituta

Navegación libre

Ikasleek bideojokoak nahiago izan arren, batzuk Interneten Ibiltzeko gune librera hurbiltzen dira lagunak agurtzeko Tuentiren bidez…edota marrazkiak egiten dituzte Paint programaren bidez beste lagun batzuei bidaltzeko posta elektronikoz. Kasua da, beraiek esaten duten bezala, ordenagailu batekin ez dago aspertzerik.

Mindball

Teknologia eta aisia Iruzkinak ezgaituta

_MG_8277QUINTAS

Beste edizio batzuetako erakarpen izugarria izan da hau. Hala ere, goiz honetan, ez du distiratu ohi bezala. Beharbada ikastetxeetako taldeek  Internet Eskolako gune bakoitzean egoteko duten denbora faltagatik izan daiteke. Asteburu honetan seguru, Fernandori (Mindballen monitorea) ez zaiola lana faltako!

Informatikako segurtasunari buruzko hitzaldian AEK

Dibulgazio-hitzaldiak Iruzkinak ezgaituta

014

Amurrioko AEKko ikasleek interes handia erakutsi dute eta beraien parte hartzea ere izugarri izan da hitzaldian. Gure ordenagailua birusen inbasioen aurka nola babestu dezakegun, kezka orokor bat da.

Navegación libre Interneten Ibiltzeko gune librea

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

011

Ikasleek bideojokoak nahiago izan arren, batzuk Interneten Ibiltzeko gune librera hurbiltzen dira lagunak agurtzeko Tuentiren bidez…edota marrazkiak egiten dituzte Paint programaren bidez beste lagun batzuei bidaltzeko posta elektronikoz. Kasua da, beraiek esaten duten bezala, ordenagailu batekin ez dago aspertzerik.

Internet Eskolaren Inagurazioa

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

Internet Eskolari ongi etorria emateko, instituzio buru aunitz gerturatu dira Amurriora, eta visita aprobetxatuz hemengo ekintza guztietak bueltaxka bat eman dute. Beraien artean, Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzako Industria departamentuko Berrikuntza eta Gizarte Informazioko zuzendaria; Nerea Lupardo, Euskaltel enpresako instituzio erlazioen zuzendaria; Arantza Zenarruzabeitia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Berrikuntza zinegotzia; Javier Ondarra, Internet&Euskadi-ko gerentea eta Pablo Isasi Amurrioko alkatea. Orokorrean, azpimarratu dute Internet Eskola ez dela soilik ikasleentzat, baizik eta denori irekita dagoela.

Argazkilaritza Digitala

Dibulgazio-hitzaldiak Iruzkinak ezgaituta

IMG_4106 

Ikasleen gehiengoak kamara digitala du beren etxean. Badira ere gazte mordoa Photoshop erabiltzen dutenak edizio edo ikutu txikiak egiteko beren argazkietan. Picasa ere asko erabiltzen da argazkiak online igotzeko. Hedapenean dagoen mundo erakargarria da, gazteen interesa eskuratzen duena.

Irrati Digitala

Tailerrak Iruzkinak ezgaituta

ieskola-017

Irrati digitalaren abantailak azaltzen dira bertan, adibidez, entzuleak gustoko duen irrati saioaren ordua aukeratu dezake, Podcasting sistemari esker. Mp3an gordetzen dira irrati saioak eta webgune bitartez partekatzen dira. Modu honetan podcastak jaitsi eta edozein momentutan entzun ahal izango ditugu.

Sare sozialak eta Segurtasuna Interneten

Dibulgazio-hitzaldiak Iruzkinak ezgaituta

ieskola 014

Arkaitz gazteen artean horren erabiliak diren Facebook eta Tuenti sare sozialak, eta segurtasunari buruz mintzatu da. Txikiak babesteko hainbat baliabide badaude sarean, beren pribatasuna babesteko xedearekin. Gazteak mintza saioan oso gustora ibili dira interesatzen zaienari buruz hitz egiten.

Antzerkia eta Internet

Teknologia eta aisia Iruzkinak ezgaituta

Biombo teatro 

6º, 5º, 1ºgo Dbh-ko  100 ikasleei, harrera eman diegu Aresketa Ikastolakoei. Biombo taldearen “Nork esan dizu?” antzezlana ikusi ostean, jarraian zenbait taldetan zatitu dira tailer desberdinak egiteko asmoz; irakaskuntza tailerra, 3D gidatzea tailerra, irrati tailerra eta jolasak.