Prentsaurrekoa

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

Internet Eskola Amurrion

Jokoak eta ikaskuntza Teknologia Berriekiko hitzorduan

  • Internet&Euskadi Elkarteak, Amurrioko Udalak, SPRIk, Arabako Foru Aldundiak eta KZguneak, Euskaltelekin elkarlanean, Matías Landaburu ikastetxean apirilaren 22tik 25era izango den ekimen hau sustatzen dute.
  • Interneteko segurtasunari eta gizarte-sareei buruzko hitzaldiak eskaini eta OpenStreetMap saio bat egingo da, hau da, software  libre  baten aplikazioen bidez geografia-planoak egiteko saioa (planoak, mapak, kaleen trazadurak..)   

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilak 14

Internet Eskolaren hitzordu berri bat hartuko du Amurriok apirilaren 22tik, osteguna, 25era, ostirala. Badira hainbat urte ekitaldi hau euskal herrietan egiten hasi zela eta aurtengoan Arabako herri honetan izango da, herritar guztiei Internet hurbiltzeko.

Matías Landaburu ikastetxeko kiroldegia Teknologia Berriak protagonista izango dituen eremu bilakatuko da lau egunez. Joko eta prestakuntza-saioen bitartez, barrutira bertaratzen diren pertsona guztiek Internetek eskaintzen dituen zerbitzuez gozatu ahal izango dute, bai eta Amurrioko mapa egiten ikasi, Sareko segurtasunari buruzko zalantzak argitu eta gizarte-sareen egungo inpaktua ezagutu ere.

Internet Eskolaren edizio berri hau Internet&Euskadi Elkarteak, SPRIk eta KZguneak antolatu dute, Amurrioko Udalarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Euskaltelekin elkarlanean. Helburua, ebaki digitala murriztea eta Internet guztien, haur eta helduen, eskura jartzea da, eta bereziki, Teknologia Berrietara sartzeko aukerarik izan ohi ez dutenen eskura.

Kiroldegian Internetera konektatutako eta askatasunez nabigatzeko 70 ordenagailu jarriko dira eta, gainera, biztanle-sektore ezberdinentzako web interesgarriak bideratuko dira. Monitore-prestatzaile elebidunen talde batek laguntza eta gidaritza eskainiko dizkiete bertaratutakoei. Dibulgazio-ildo honetatik, ikastetxeetako haurrak ostegun eta ostiralean bertaratuko dira kiroldegira prestakuntza jasotzera.

Publiko orokorrarentzat, berriz, dibulgazio-hitzaldiak eta lantegiak prestatu dira. OpenStreetMap edo mapagintzari interesgarri deritzetenen hitzordua, ordea, hilaren 24an, larunbata, izango da. Proiektu honen bitartez geografia-datu libreak sortu eta eskainiko zaio nahi duen edonori, hala nola, kaleen planoak.  Goizeko 10etan kiroldegitik abiatuko dira parte-hartzaileak ibilbidea eta Amurrioko mapak egitera. 13:00etan, berriz, gaiari buruzko hitzaldia egongo da. Internet bidezko irratiak lantegi-programa osatuko du. Halaber, Interneteko segurtasunaren inguruan zalantzak edo galderak dituztenek hilaren 24ko, larunbata, 19:00etan izango den hitzaldian argitu ahal izango dituzte. Biharamunean, hots, igandean, 12:30ean, aldiz, gizarte-sareak izango dira protagonista, ikastetxeko ikasgeletan.

Olgeta-jarduerek ere leku berezia izango dute Internet Eskolaren lau jardunaldietan zehar. Bideo-jokoak, Wii  tennis, Wii Mario Kart eta ‘Mindball’ izango dituzte eskura bertaratutakoek. ‘Mindball’ delakoan, sentsoreak eramango dituzte bi jokalarik buruan, eta burmuineko seinaleak iritsi ahala pilota mugituko da mahai gainean, beste aldera heldu arte. Lasaien dagoenak irabaziko du.

Antzerki-sketch batek, Segway zirkuitu batek (bi gurpileko ibilgailu elektrikoak) eta Teknologia Berriei buruzko lehiaketa batek osatzen dute Internet Eskolaren programa. www.ieskola.net web bitartez beren ezagutzak erakutsi nahi dutenei, Trivial TIC txapelketak emango die aukera. Puntu gehien lortzen dituzten internatuek saria irabaziko dute.