Internet Eskola arrakastatsua!

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

ordenagailu asko

Zuek guztioi esker Internet Eskola oso arrakastatsua izaten ari da. Gaurkoz amaitu dugu…

Igandeko ordutegia: 10:00etatik – 14.00tara.

Facebook sare sozialari buruz hitzaldia

Dibulgazio-hitzaldiak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

redessociales

19:00etan burutu berri da sare sozialei buruzko solasaldi bat, batez ere Facebook sareari buruz. Rafa Martinez, oharkariak, bere erabilera, pribatizazio aukerak eta abantailak esplikatu ditu.

Euskadi Digital

Orokorra, Stand Iruzkinak ezgaituta

euskadi digital

Beste urte batez Internet Eskolan Euskadi Digitalen stand-a dugu.  Euren helburua teknologia berriak hedatzea eta beren irrati teknologikoa ezaguraztea da.

Informazio gehiago:  www.euskadigital.net

Alkatea izan dugu gurean

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

alkatea semearekin

Zarauzko alkatea, Jon Urien, gurean izan da. Bere familiarekin bat Internet Eskolan ditugun ekintza guztietan parte hartu du.

Gorettik irabazi du ordenagailua!

Elkarrizketak, Lehiaketak, Orokorra 2 Iruzkin »

Goretti Sanchez

Gasteizko 27 urteko Goretti Sanchez izan da TrivialTIC txapelketaren garaile, honi esker etxera Compaq Mini ordenagailua eramango du. Hirutan parte hartu du, hiruetan lehen postuetan geldituz. Noticias de Álava” egunkarian irakurri omen zuen lehiaketaren berria.

Zorionak Goretti!

TrivialTIC lehiaketaren sari banaketa

Lehiaketak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

trivial garaileak

TrivialTIC lehiaketaren garaieak hauexek izan dira:

1. saria: Goretti Sanchez. Iñigok Compaq Mini portatila eman dio.

2.saria: Agurtzane Sarasola. Angel Irastorzak bere 8Gb-ko Ipod Nano-a banatu dio

3.saria: Mikel Izeta. Jon Urienek bere kamara digitala berria eman dio

Zorionak denoi eta mila esker parte hartzeagatik!

GPS Txapelketaren garaileak

Lehiaketak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

gps

GPS lehiaketaren irabazleak Salbatore Mitxelena ikastolako lehenengo kurtsoko A gela izan da. Hauek ezin izan dute sariaren bila etorri eta beraien izenean Zarautz-ko udaletxeko zinegotziak jaso du saria.

Wii Tennis Txapelketaren garaileak

Lehiaketak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

wii tennis txapeldunak

Wii Tennis txapelketan parte hartutako partaideei sariak banatu berri zaizkie:

1. saria: Aitor Murgoitio eta Iñigo Zulaika

2.saria: Iñigo Godoi eta Santiago Caixedo

3.saria: Unai Cordero eta Adrian Ribeiro

TrivialTIC Txapeldunak

Lehiaketak, Orokorra Iruzkinak ezgaituta

TrivialTIC txapelketaren irabazleak hauek dira:

  • 1. saria
    Goretti Sanchez
  • 2. saria
    Agurtzane Sarasola Bereziartua
  • 3. saria
    Mikel Iceta Tena

Zorionak!!

Sari banaketa goizeko 12etan burutuko da.

Larunbata

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

IE Taldea

Internet Eskola ireki berri dugu gaurkoan, eta hemen gaituzue nahi duzuenerako prest.

Gaurko ordutegia: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:30.