urr 302009

Ezequiel Campos 16 urtekoa elkarrizketatu dugu bere adimena inork baina hobeto kontrolatzen duela erakutsi baitigu. Zaila ez dela dio, hoberena burua zurian uztea omen da. 10 aldiz jokatu du bakarrik 3etan galduta.
Mindball jokoa proba dezazuen animatzen zaituztegu.
urr 302009

Bihar, goizeko 10.30etan Wii Tennis txapelketako finalaurrekoa jokatuko da 5 talderen artean. Bi Mp4 eta Mp3 bat irabazi daitezke.
urr 302009

Ibon Porras eta Brian Vierarekin elkarrizketa bat izan dugu , zarauztar hauek Gran Turismo jokoa goitik behera ezagutzen dutela erakutsi dute, gerturatu diren pertsonen atentzioa deituz. Ordu erdi luze bat zeramaten jokatzen baina nekatu barik. Mitsubishi Evolution IX eta Mitsubishi Eclipse kotxeak erabiltzea gomendatu gaituzte jokua menperatzeko. Internet Eskola gustatu asko gustatu zaie, ideia paregabea dela onartuz.
Mila esker eta jarraitu record gehiagoren bila!
urr 302009

Biombo antzerki taldeak 17.45ak aldera gizarte sareekiko beren sketch-a egin dute. Interes haundia jaso duen sketch-aren izenburua “Nork esan dizu?” da.
Hurrengo saioak:
Larunbata: 11.30, 12.30, 13.30, 17.30, 18.30 eta 19.30etan.
Igandea: 11.30, 12.30 eta 13.30etan.
urr 302009

Sun Magoak Internet Eskolara gerturatutako txikienen algarak lortu ditu.
Etorri zaitez hurrengo saioetara!:
Larunbatean 11.00, 12.00 eta 13.00etan. Arratsaldez 17.00, 18.00 eta 19.00tan.
Igandean 11.00, 12.00 eta 13.00etan.
urr 302009

Zatoz interneten nabigatzera!!
- Interneten ibiltzeko gune librea: 25 ordenagailua interneterako konexioaz.
- Haurrentzako esta gazteentzako gunea: 25 ordenagailu web interesgarrien aukeraz.
- Hirugarren adinekoentzako gunea: 10 ordenagailu web interesgarrien aukeraz.
urr 302009

Mindball-ek gure garuna irakurtzen du. Joku honek gure adimena irakurri eta burmuineko jokaera aztertzen du, gero eta lasaiago egonda irabazlea izango zara. Etorri eta probatu!
urr 302009

Jokotartea jokuen oktagonoa da, gure bisitariek hainbat jokuetara jokatzeko eta disfrutatzeko parada dute bertan. Minutu gutxietan bete egin da!!
urr 302009

Fundetec Eusko Jaurlaritza eta KzGunearen laguntzailea da. Internet Eskolan egotearen arrazoia, TDTaren abantailak zeintzuk diren erakustea da.
Bi TDT mota daude, lehenak kateen edukia erakusten digu, eta besteak edukia ikusteaz gain telebista saioarekin parte hartzeko aukera ematen digu.
Informazio gehiago www.fundetec.es eta www.tdt.es web guneetan.
urr 302009

Instalazioen kanpokaldean SegWay zirkuitua dago. Bertan, bisitariek SegWay-a gidatu dezakete, bi gurpileko ibilgailu bat, elektrikoa, ekologikoa eta oso isila.