Arratsaldeko 6-etan Sun Magoaren emanaldia izan dugu. Honek magia amarruen ikuskizun bat egin du eta Internet Eskolara hurbildu diren gaztetxo eta helduen arreta izan du.

Arratsaldeko hiruetan Zarautz-go ikastolako ikasleak etorri zaizkigu. Biombo konpainiak eskainitako “Nork esan dizu?” sketch-a ikusi ondoren hiru taldeetan banatu dira jarduera ezberdinetara joateko.
Gaztelekuaren sarreran eskuak garbitu ahal izateko xaboia botatzen duen tresna bat jarri da, nahi duenak erabili dezake.
Goizeko 11.30-tan Antoniano eskolako ikasleak etorri zaizkigu. Hauek hiru taldeetan banatu dira ekintza ezberdinetara joateko.
“Eskola 2.0″ eskoletan sartu behar den proiektu bat da. Proiektu honekin gelatan portatilak jarriko dituzte ikasleentzat eta betiko arbela horain arbela digitala izango da, honekin ez dituzte erabiliko orain erabiltzen diren tizak. Behatza erabilita nahikoa da pizarra digitala erabiltzeko.
Gela hau erabili duten lehenengoak Orokieta eskolako ikasleak izan dira. Zertarako erabili behar diren azaldu ondoren hiru taldeetan banatu dira jarduera ezberdinak egiteko:
- Formulario bat bete.
- Monumentu ezberdinak deskribatu.
- Pizarra digitalean beraien izenak idatzi.
“Lander Caching” GPS-ren bidez bilaketak egiteko jardueran parte hartu duen lehenengo taldea Orokieta eskolako ikasleak izan dira. Gazteek pegatina batzuk bilatu behar zituzten, hauek Gaztelekuaren inguruan gordeak zeuden. Hauek aurkitzeko GPS tresna batetaz eta oharkariaren argibideetaz baliatu dira
Goizeko 11.00-etan eman zaio hasiera Internet Eskolako inaugurazioari. Sarrera bat egin ondoren parte hartu duten agintariak hauek dira:
- Javier Ondarra. Internet&euskadi elkartearen Gerentea.
- Jon Urien Crespo. Zarautz-ko alkatea.
- Xabier Sabalza. Euko Jaurlaritzako berrikuntza eta informazioaren gizartearen zuzendaria.
- Angel Irastorza. Gipuzkoako diputazio Foralaren Informazioaren gizartearentzako Sistema orokorraren Zuzendaria
- Txema García. Eusko Jaurlaritzako Informatika eta telekomunikazio zuzendaria.
- Sabino San Vicente. Euskalteleko Marketing Zuzendaria.
Ondoren agintariei Internet Eskola ospatzeko prestatu diren guneak bisitatzea gonbidatu zaie.
Solasaldi honetan oharkariak Interneten bilaketak egiteko jarraitu behar den prozedura zein den azaldu du. Ikasleek oharkariaren azalpenak jakinminez entzun dituzte eta baita parte hartu ere.
Tailer honetan, elurrolde batetan egiten den erreskate bat erakusten duen bideo bat jartzen digute. Ondoren, monitoreak ARVA tresna nola erabiltzen den azaltzen digu, tresna hau elurretan ezkutatuta geratu diren pertsonak aurkitzeko balio duela azaltzen digu. Ondoren ARVA-rekin jolastea gonbidatzen digu, joku honetan egin behar duguna tresna instalatuta daukan aulki bat bilatzea da.
Goizeko 9.30-ak zirenean, Orokieta eskolako lau talde etorri zaizkigu. Ikasleei ongietorria emateko Biombo taldeak antzerki bat aurkeztu dute. Ondoren ikasleak 25 laguneko lau taldeetan banatu dira jarduera desberdinetara joateko:
- ARVA tailerra: Elurroldeetako biktimen bilaketa.
- Solasaldia: Albisteak eta informazio bilaketa Interneten
- Eskola 2.0.
- GPS bilaketak.