Prentsaurrekoa

Orokorra Iruzkinak ezgaituta

Internet Eskola Zarautzen

Teknologia Berriak gizartearen zerbitzura

  • Internet&euskadi elkarteak, Zarauzko Udalak, SPRIk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta KZguneak, Euskaltelekin batera, sustatzen dute urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean izango den ekimen hau
  • Gaztelekuan Eusko Jaurlaritzaren Eskola 2.0. programaren eredua izango da ikusgai. Programa hau ikastetxe guztietan ezarriko da 2010.ean , Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko gelak erabat digitalizatuz.
  • Bisitariak biztanle-sektore guztiei irekitako askotariko eremuez gozatu ahal izango du, hala hola, nabigazio libre, dibulgazio zein jokoez.

Donostia-San Sebastián, 2009ko urriak 22

Internet Eskola, Internet pertsona guztiei eta, bereziki Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ezagutu eta erabiltzeko zailtasun handienak dituzten biztanleei, hurbiltzeko sortutako ekimena da. Ekintza honek, pertsona askok “Informazioaren eta Komunikazioaren Gizarte Berria” izendatutako hori ulertzeko modu berriarekiko lehen kontaktuak izateko bide izan nahi du.

rueda_prensa1

Internet Eskola ekimenaren helburua da biztanleei Internet hurbiltzea, eta  SPRIk, KZguneak, Internet&euskadi elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak, Euskaltelekin elkarlanean, sustatuta egin nahi du, herritarren eskura Internet protagonista izango duten ekintzen programa anitz eta erakargarria jarriz. Gaztelekuan askotariko eremuak izango dira, guztiak ere biztanleria-sektore orori irekita eta bi premisen araberakoak: Interneterako sarbidea bultzatzea eta IKTen hedapena bultzatzea, betiere, olgeta-izaera ahaztu gabe. Hori guztia, dohainik, eta urriaren 29tik, osteguna, azaroaren 1era, igandea.

Zarauzko herrigunean kokatutako erabilera anitzeko eraikinean “nabigazio askeko” eremua jarriko da, eta bertan, Interneterako konexioa eta arlo bereiziak izango dira. Guztira, haur eta gazteei, helduei eta, oro har, publiko guztiei zuzendutako 60 ordenagailu egongo dira. Antolatzaileek monitore-prestatzaile elebidunak jarriko ditu parte-hartzaileei, lau egunetan zehar, gidatu eta laguntzeko. Nabigazioa erakargarria izango da, parte-hartzaileentzat interesagarriak izango diren helbideetatik egingo delako. Honela, olgeta- zein prestakuntza-arloa bateratuko dira, esperientzia ahalik eta aberasgarrien izan dadin.

Hezkuntza eta dibulgazioaren ildo beretik, Zarauzko ikastetxeek protagonismo berezia izango dute. Izan ere, horietako ikasleak urriaren 29an, osteguna, eta 30ean, ostirala, bertaratuko dira, neska-mutilek jolasteaz gain, Internet eta, oro har, Teknologia Berriei buruzko zalantzak argitzerik izan dezaten.

‘Sortu zeure Bloga’, ‘Interneten berriak eta informazioa bilatzeko ikastaroa’, ‘Argazkigintza digitala’, ‘Diseinugile sortzaile txikiak’, ‘Ikasteari probetxu ateratzeko baliabideak’, ‘Interneten ziurtasunez nabigatzea’ edo ‘Gizarte-sareak’ izango dira hitzaldietan jorratuko diren gaietako batzuk. Gainera, beraientzat antolatutako bi lehiaketatan sariak irabazi ahal izango dituzte: ‘Wii tennis’ eta ‘GPSrekin bilatzen’.

Berritasun gisa, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, Gaztelekuak Eskola 2.0. programaren gela-eredua hartuko du. Programa hau 2010eko ekitaldian ezarriko da, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko gelak erabat digitalizatuz. Honako hauek izango ditu honelako geletako ekipamenduak: arbel digital interaktiboa, bideo-proiektagailua, bozgorailuak, metalezko armairu elektrifikatua, miniordenagailu eramangarri bana ikasleentzat eta ordenagailu bat irakaslearentzat.

Bertaratu nahi diren gizarte-taldeek ere Internet Eskolaren eremua talde gisa bisitatzeko eta ondorengo hitzaldiak hitzartzeko aukera izango dute: ‘Internet bidezko erosketa’, ‘Interneten berriak eta informazioa bilatzeko ikastaroa, ‘Informatikaren hastapenak, Internet eta Posta Elektronikoa’, ‘Euskal Administrazioa Interneten’, ‘Sukaldea Interneten’, ‘Trebatu zure adimena Interneten’ eta ‘Antolatu zure bidaiak Internet bidez’.

Publiko ororentzako jarduerak

Olgeta-jarduerek leku nabarmen izango dute Internet Eskola izango den lau egunetan zehar. Bertaratutakoek gehien eskatzen diren bideo-jokoen oktogonoa, ‘Wii tennis’ bat eta ‘Mario kart’ jokoaren lau postu izango dituzte eskura. Gogoa irakurtzen duen ‘Mindball’ izeneko jokoa ere izango da. Jokalari bien burura konektatutako sentsore batzuek burumuinaren jarduera jasotzen dute. Zenbat eta lasaiago egon jokalaria, hobeto maneiatuko du pilota.

Era berean, eta herritarrek Teknologia Berrien inguruan dituzten zalantzak argitu ahal izateko, gai ezberdinetako bi hitzaldi antolatu dira. Horietako batean, gizarte-sareez jardungo da, gure gizartean horien erabilera gora egiten ari baita; bigarrenean, berriz,  GPSrako ordenagailuko programen bitartez txangoak edo aire zabaleko jarduerak nola isla daitezkeen edo horien gainetik birtualki hegan egiteko moduak ikusiko dituzte bertaratutakoek. Hitzaldietara zein tailerren eremura bertaratzen diren parte-hartzaileek opari bana jasoko dute.

Standen eremuan, Lurreko Telebista Digitalari dagokiona nabarmendu behar da. Enpresa eta Gizartearen Garapen Infoteknologikorako Fundazioak (FUNDETEC), “itzalaldi” analogikoari buruzko alderdi guztien berri emango die bisitari guztiei.

Azkenik, Teknologia Berriez dituzten ezagutzak erakusteko aukera emango die Internet Eskola-k  euskal internautei. Helburu honekin sortu da Trivial TIC izeneko lehiaketa. Interneteko erabiltzaileek www.ieskola.net Web orriaren bitartez parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta orri horretan aurkituko dituzte lehiaketaren oinarriak eta sariak. Parte-hartzaileek ahalik eta galdera gehienei zuzen erantzun beharko diete. Galderak, nola ez, Internet eta Informazioaren Teknologien inguruak izango dira. Puntu gehien lortzen dituzten internautek saria irabaziko dute.

Gaztelekuaren ondoko oinezkoentzako eremuan, berriz, pixka bat gehiago ezagutu ahal izango dute oinezkoek Interneteko segurtasunaz, antzerki sketch baten bidez, bai eta beren trebetasuna Segway zirkuituan (ibilgailu elektrikoak) frogatu ere.

Prentsaurrekoa bideoa