Mila esker hemendik pasa zareten guztioi eta laister arte!

Arantxa Intxauspe izan da 400Gb-eko memoriaren irabazlea. Oso modu bitxian gertatu da, bera aurkeztu da zenbakia ateratzeko eta kasualitatez berea atera du. Aurtengo loterian joka ezazu Arantxa! Zorionak!
Landher irakaskuntzako Pablo Aldai oharkariak gps baten erabilera azaldu du, txango bat burutzeko bideak zehazten. Jende aunitz hurbildu da hitzaldira.
Gaurkoan Sun Magoak trikimailu berriak ditu. Uso bat agertarazten du, eta bere laguntzailearekin bat desagerpen liluragarria burutzen du.

Gaur Internet Eskolaren amaiera da. Gaurko jarduerak gogorarazten dizkizuegu jarraian:
- Sun Magoa: 11:00/12:00/13:00
- Biombo Antzerki Taldea: 11:30/12:30/13:30
- Hitzaldia: “GPSrako ibilaldi birtuala” 12:30etan
- Ez ahaztu Gaztelekuaren gunea, bere joku eta nabigazio askearekin
Gogoratu 14:00etan emango diogula amaiera Internet Eskolari.

Zuek guztioi esker Internet Eskola oso arrakastatsua izaten ari da. Gaurkoz amaitu dugu…
Igandeko ordutegia: 10:00etatik – 14.00tara.

19:00etan burutu berri da sare sozialei buruzko solasaldi bat, batez ere Facebook sareari buruz. Rafa Martinez, oharkariak, bere erabilera, pribatizazio aukerak eta abantailak esplikatu ditu.

Beste urte batez Internet Eskolan Euskadi Digitalen stand-a dugu. Euren helburua teknologia berriak hedatzea eta beren irrati teknologikoa ezaguraztea da.
Informazio gehiago: www.euskadigital.net

Zarauzko alkatea, Jon Urien, gurean izan da. Bere familiarekin bat Internet Eskolan ditugun ekintza guztietan parte hartu du.
Gasteizko 27 urteko Goretti Sanchez izan da TrivialTIC txapelketaren garaile, honi esker etxera Compaq Mini ordenagailua eramango du. Hirutan parte hartu du, hiruetan lehen postuetan geldituz. “Noticias de Álava” egunkarian irakurri omen zuen lehiaketaren berria.
Zorionak Goretti!
